Robert Morris (Kansas City, Missouri, 1931ko otsailaren 9a - Kingston, New York, 2018ko azaroaren 28a) Estatu Batuetako artista bisuala, artista kontzeptuala eta idazlea izan zen. Donald Judd-ekin batera, minimalismoaren adierazle eta teoriko nabarmenetakotzat jotzen da, baina performance, instalazio artistiko eta Land Art gisako artearen kontzeptuen garapenean ere ekarpen handiak egin zituen.

Robert Morris
Bizitza
JaiotzaKansas City1931ko otsailaren 9a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaKingston2018ko azaroaren 28a (87 urte)
Hobiratze lekuaSaint Mary's Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
Ezkontidea(k)Simone Forti (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Kansas (en) Itzuli
Hunter College (en) Itzuli
Reed College (en) Itzuli
Kansas City Art Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, idazlea, artista, ilustratzailea, bideoartista, installation artist (en) Itzuli, performancelaria, conceptual artist (en) Itzuli, video installation artist (en) Itzuli eta artista bisuala
Lantokia(k)Villeneuve-lès-Maguelone
Santpoort-Noord (en) Itzuli
San Frantzisko
Kansas City
New York eta Portland
Jasotako sariak
MugimenduaMinimalismoa
process art (en) Itzuli
Land arta
Genero artistikoaEskulturagintza
Margolaritza
performance artea
Land arta
instalazio artea

Discogs: 1724134 Find a Grave: 188545707 Edit the value on Wikidata
Brontzezko zubia, Italian
Labirintoa, Pontevedran
Behatokia, Herbeheretan

Biografia aldatu

1948tik 1950era bitartean ingeniaritza ikasi zuen Kansas Cityko Unibertsitatean, eta aldi berean, hiri horretako Arte Institutura joan zen. Artista gisa San Franciscon hasi zen performanceak egiten eta pintura lantzen, 50eko hamarraldiaren bukaeran. Lehenengo lanetan Pollocken espresionismo abstraktuaren eragin nabarmena du. 1961ean New Yorkera joan zen, eta artearen historia ikasi zuen Hunter Collegen. Han graduatu zen 1963an, Brancusiri buruzko tesiarekin. Pintura utzi eta eskulturara jo zuen ondoren, lan txikiekin. 1961etik 1967ra bitartean, aldiz, pieza handiak osatu zituen; eraikuntza poliedrikoak egin zituen gehienbat. 60ko hamarraldiaren amaieran hainbat artikulu idatzi zituen, minimalismoaren oinarriak adierazten zituztenak. Bakarkako lehenengo erakusketa 1963an egin zuen, New Yorkeko Greene Galleryn. 60ko hamarraldiaren amaieran hainbat saio egin zuen ildo postminimalistei jarraituz; lan horiek hondakin pilekin osatu zituen. 80ko hamarraldian pinturara itzuli zen; lan espresionistak egin zituen, gai tragikoen ingurukoak, Goya eta Turner-en aipamenekin. 90. hamarraldian bere hasierako lanetara itzuli zen. Gaur egun New York bizi eta lan egiten du.

Obra aldatu

Arte kontzeptualean kokatua, obraren, artistaren, publikoaren eta espazioaren arteko askotariko harremanak aztertu zituen, bereziki obraren sorreraren prozesuan arreta jarriz (Behatokia, 1971; Labirintoa, 1974). Espresio artistikoan forma sinpleetara jo izan zuen. Bereak ditu honako obra antiformalak: moztutako fieltroekin egindako moldaketak (1967tik aurrera), lur- eta zabor-pilaketak (1968), harrizko blokeak (1977).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Morris