Robert Laxalt (Alturas, Kalifornia, AEB, 1923ko irailaren 25a - Reno, Nevada, AEB, 2001eko martxoaren 23a) euskal jatorriko estatubatuar idazlea izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiaren aholkulari izan zen euskal kulturaren alorrean. Eusko Ikaskuntzaren programa bultzatu zuen Nevada Renoko Unibertsitatean. University of Nevada Press sortu zuen, eta 1964tik aurrera idatzi zituen liburuetatik gehienak bertan argitaratu zituen.

Robert Laxalt
Bizitza
JaiotzaAlturas (Kalifornia)1923ko irailaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaeusko-estatubatuarra
HeriotzaReno2001eko martxoaren 23a (77 urte)
Hobiratze lekuaCarson City
Familia
AmaTherése Alpetche Laxalt
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNevadako Unibertsitatea Renon 1947) Artean graduatu
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nevadako Unibertsitatea Renon  (1954 -  1973)
Jasotako sariak

Find a Grave: 105620591 Edit the value on Wikidata

Sweet Promised Land (1957), Laxalten lehendabiziko liburua (eta ezagunena), bere aita Dominiqueren historian oinarritzen da. Dominique euskalduna zen, eta Nevadara emigratu zuen gaztetan. Han 47 urtez artzain aritu zen, eta ondoren bere sorterrira itzuli zen. Liburuak oso harrera ona izan zuen Nevadan eta inguruko estatuetan, eta euskal jai asko sortzea ekarri zuen.

Roberten anaia, Paul Laxalt, politikaria zen, 1967 eta 1971 artean Nevadako gobernatzaile eta 1974tik 1987ra Estatu Batuetako senatari izandakoa.

Monique alaba idazlea da, eta 1993an The Deep Blue Memory liburua, Estatu Batuetako euskal herritar artzainen giroan oinarritua, argitaratu zuen.

Lanak aldatu

Kanpo estekak aldatu