Robert Hue

politikari frantziarra

Robert Hue (Cormeilles-en-Parisis, 1946ko urriaren 19a) frantses politikaria da. 1977tik aurrera, Montigny-lès-Cormeillesko alkatea; 1988tik aurrera, Val-d´Oiseko diputatu nagusia, eta, 1977tik aurrera, Frantziako diputatua. 1980an, PCFren (Frantziako Alderdi Komunistaren) batzorde nagusiaren kide egin zen eta, 1990ean, mahai politikoaren kide. XXVIII. kongresuaren ondoren (1994ko urtarrilean), Georges Marchaisen (1920-1997) tokia hartu zuen alderdiaren idazkaritza nazionalean. 1995eko lehendakaritzarako hauteskundeetan, ez zuen arrakasta handirik izan hautagai gisa, eta 1997ko legegintzarako hauteskundeetan, botoen % 10 inguru atera zuen. Frantzian komunismoak duen etorkizunari buruzko lan bat kaleratu du, alderdiaren berrikuntzarako lan zabalago baten abiapuntu gisa: Communisme, la mutation (1995). 2002an, PCFren zuzendaritza utzi zuen. 2004an, Val-d'Oiseko senatari hautatu zuten.

Robert Hue


Frantziako senatari

2004ko urriaren 1a - 2017ko urriaren 1a

Europarlamentaria

1999ko uztailaren 20a - 2000ko uztailaren 31
Barrutia: Frantzia
Hautetsia: 1999 European Parliament election (en) Itzuli

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1997ko ekainaren 12a - 2002ko ekainaren 18a
Barrutia: Val d'Oise's 5th constituency (en) Itzuli
Hautetsia: Frantziako Bostgarren Errepublikako 11. legegintzaldia
auzapez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Georges Auguste Hue
JaiotzaCormeilles-en-Parisis1946ko urriaren 19a (77 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela eta Paris
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista

IMDB: nm1312010 Twitter: RobertHueOff Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Hue