Robert Helpmann (Mount Gambier, Australia, 1909ko apirilaren 9a - Sydney, Australia, 1986ko irailaren 28a) australiar dantzari, aktorea eta koreografoa izan zen.

Robert Helpmann

Bizitza
JaiotzaMount Gambier (en) Itzuli1909ko apirilaren 9a
Herrialdea Australia
HeriotzaSydney1986ko irailaren 28a (77 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaPrince Alfred College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa, antzerki aktorea, zinema aktorea, ballet dantzaria, antzerki zuzendaria eta film-zuzendaria
Lantokia(k)Australia
Jasotako sariak

IMDB: nm0375818 Allocine: 1482 Allmovie: p31645 IBDB: 15086
Musicbrainz: 70518e34-7d4b-4004-9445-dcfca10fe94c Discogs: 1426941 Find a Grave: 16960086 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1933 eta 1950 bitartean Londresko Sadler's Wens Ballet-en parte hartu zuen, Margot Fonteyn dantzari ospetsuarekin batera. Garai hartan obra asko estreinatu zituen: Job (1933), Nocturne (1936) eta Sirenak (1946).

Koreografo gisa sortu zituen obren artean aipagarriak dira, besteak beste, Hamlet (1942), Adam Zero (1946) eta Errauskine (1965).

1963ko 55 Days at Peking filman ere antzeztu zuen.

Filmetarako koreografiak ere egin zituen: Zapatilla gorriak, Hoffmanen ipuinak. Rudolf Nureievekin batera On Kixote (1973) balletaren zinemarako bertsio bat prestatu zuen.

1975-1976 denboraldian Australian Balleten zuzendari izan zen. Askotan dantzatu du Royal Balleten, artista gonbidatu gisa.

Erreferentziak aldatu