Robert Bosch (Albeck, 1861eko irailaren 23a-Stuttgart, 1942ko martxoaren 12a) ingeniaria, asmatzailea eta industria-gizon alemaniar izan zen. 1886an Stuttgart hirian doitasun mekanika tailer bat ireki zuen, denborarekin Robert Bosch Gmbh lantegia izango zenaren oinarria. Hitlerren aurka lan egin zuen.[1]

Robert Bosch

Bizitza
JaiotzaAlbeck1861eko irailaren 23a
Herrialdea Württembergeko Erresuma
HeriotzaStuttgart1942ko martxoaren 12a (80 urte)
Hobiratze lekuaWaldfriedhof Stuttgart (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Anna Bosch
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, asmatzailea, artisaua, ingeniaria, industrialaria eta fabricator (en) Itzuli
Lantokia(k)Stuttgart
Jasotako sariak
KidetzaQ414887 Itzuli

Find a Grave: 23085726 Edit the value on Wikidata
Albecken jaio zen etxea.

Biografia aldatu

Bosch Albecken jaio zen, Ulmetik gertu, Hego Alemanian. Familia ugari baten hamaikagarren semea zen. Familiak nekazaritza munduan zuen jatorria baina aita masoi zen eta seme-alabeei beste motatako hezkuntza eman zien. 1869tik 1876ra, Robert Boschek Ulmeko Realschulen (bigarren irakaskuntzako eskola teknikoa) ikasi zuen. Ondoren, gazteak zazpi urte eman zituen Alemania, Erresuma Batua eta Estatu Batuetako lantegi desberdinetan lanean, tartean New Yorkeko Thomas Alva Edisonekin eta Erresuma Batuko Siemensekin. 1886ko azaroaren 15ean Stttugarten bere tailer propioa irekin zuen. Hortik aurrera bere ibildiea asmakizun desberdinek markatu zuten. Horrela, 1887an, pizteko gailu magnetikoa asmatu zuen. 1897an ibilgailu baten motorrean magneto bat moldatu zuen, lehendabizikoa izanik. Asmakizun horrekin automobilaren industriak zuen arazo tekniko handi bat konpondu zuen.

Poliki-poliki lantegiak Alemaniatik kanpo zabaldu zen. Horrela, 1898an, Erresuma Batuan, bulegoa ireki zuen. Estatu Batuetan 1906an lehen bulegoa ireki zuen eta 1910ean lehen lantegia. 1913 lantegia, Afrikan izan ezik, beste lau kontinentetan bulegoak zituen; ordurako salmenten %88a Alemaniatik kanpo burutzen zituen. Lehen Mundu Gerraren urteetan automobilaren hobekuntza handiak egin zituen. 1920. hamarkadan, mundu mailako krisialdiarekin, lantegia berritzeko programa handia eraman zuen aurrera.

1942an hil zen. Bi aldiz ezkonduta, lau seme-alaba bizirik zeuden.[2]

Ardura etikoa aldatu

Boschek langileekiko ardura erakutsi zuen bizitza osoan. Alemanian lehenetariko enpresaburu izan zen zortzi orduko lan-jardunaldia ezartzen, adibidez. Lehen Mundu Gerran armak egiteko izan zituen kontratuekin etekinak nahi ez zituenez, karitatezko helburu zuten lanetan lagundu zuen; halaber, 1940an, ospitalea egin zuen Stuttgat hirian. Ideologikoki, bestetik, Adolf Hitlerren aurkakoa izan zen eta nazien errepresioaren biktimei laguntza eskaini zien sarritan.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Robert Bosch GmbH Patent Landscape Analysis [1]
  2. Theodor Heuss: Robert Bosch. Leben und Leistung. Wunderlich, Stuttgart/ Tübingen 1946. (DVA, Stuttgart 2002, ISBN 3-421-05630-7)
  3. Joachim Scholtyseck: Robert Bosch und der liberale Widerstand gegen Hitler 1933 bis 1945. Beck, München 1999, ISBN 3-406-45525-5.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu