Rim Banna (arabieraz: ريم بنا‎‎) (Nazaret, 1966ko abenduaren 8a - Nazaret, 2018ko martxoaren 24a) musikagile eta abeslari palestinarra izan zen. Palestinako abesti tradizionalak modernizatu zituen.

Rim Banna

Bizitza
JaiotzaNazaret1966ko abenduaren 8a
Herrialdea Palestina
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaNazaret2018ko martxoaren 24a (51 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
AmaZahira Sabbagh
Hezkuntza
HeziketaGnessin Russian Academy of Music (en) Itzuli
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoaworld musica
Arabiar musika
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

rimbanna.com
Facebook: rimbannaofficial Twitter: rimbanna Spotify: 3SODNDWMaRom0EVBbS1bqO Musicbrainz: 1b803671-18dd-4ce9-b527-75872ca880a0 Discogs: 437955 Allmusic: mn0000868201 Edit the value on Wikidata
Rim Banna Palestinako bandera erakusten kontzertu amaieran.

Biografia aldatu

Rim Banna Nazareten jaio zen familia arabiar kristau batean eta Nazareteko Eskola Baptistan graduatu zen 1984an. Hurrengo urtean Moskuko Goi Kontserbatorioan sartu zen[1] eta han ezugutuko zuen bere senarra izango zen Leonid Alexeyenko gitarrajole ukrainarra. Errusian zela atera zituen aurreneko bi diskoak, Jafra eta Dumuaki ya ummi, biak ala biak zuzeneko kontzertuen grabazioak[1].

1990 hamarkadan galtzear zeuden Palestinako kantu tradizionalak hartu eta modernizatu zituen[2]. Abesti berriak ere sortu zituen Zisjordaniako palestinarren sufrimendua azaleratuz. Zisjordanian eta Gazako zerrendan kontzertu ugari egin zituen, bai eta Ekialde Hurbileko beste hainbat herrialdetan ere, Sirian, Turkian, Libanon...

2004 urtean Erik Hillestad norvegiar ekoizleak sustaturiko Lullabies from the Axis of Evil diskoan hartu zuen parte, George Bush-ek ezarritako Gaizkiaren Ardatza osatzen zuten herrialdetako emakumezkoek osaturiko diskoa izan zen, Irak, Iran, Ipar Korea, Siria, Libia, Kuba, Afganistan eta Palestina[1]. Rim Banna orduan ezagutu zen Europan. Hurrengo diskoa ere Norvegian grabatu zuen, Mraia ar-ruh ("arimaren ispiluak"). Diskoari izena ematen dion abestiak Israelgo gartzelatan dauden preso politiko palestinarrak ditu gogoan. Mendebaldeko pop estiloan egina dago eta 2005eko arabiar diskorik txalotuenetako bat izan zen[1].

2018ko martxoaren 24an hil zen, bularreko minbiziz[3].

Aktibismoa aldatu

Rim Bannaren hitzek Israelen okupazioa salatzen dute eta palestinarren sufrimendua salatzen dute. Abesti bakoitzak istorio bat kontatzen du; Fares Odeh abestiak esate baterako Israelgo armadari harriak botatzeagatik erahildako haurra du gogoan[2].

Arabiar Udaberria deitu zenaren mugimenduan ere parte hartze aktiboa izan zuen, Egipto edo Siria bezalako eremutan kontzertuak eginez[3].

Diskografia aldatu

  • Jafra (1985) - palestinako ipuin bateko neskatila baten izena
  • Dumuaki ya ummi (1986) - "Zure malkoak, ama"
  • Al-Hulm (1993) - "ametsa"
  • Amar abu laila (1995) - "ilargi berria"
  • Mukaghat lil-Atfal (1996) - "umeentzako abestiak"
  • Wahdaha btiba'a al-quds (2002) - "Jerusalemek soilik iraungo du"
  • Mraia ar-ruh (2005) - "arimaren ispiluak"
  • Lam takun tilka hikaiati (2006) - "hau ez da izan nire historia"
  • Mawasim el-banafsaj (2008) - "lili garaia"
  • April Blossoms. Songs from Palestine Dedicated to All The Children (2009) - "Apirilaren loraldia. Palestinako abestiak haur guztien omenez"
  • The absent one (2011) - "falta dena"
  • Songs from a Stolen Spring (2014) - "Lpurturiko udaberri baten abestiak" - bilduma diskoa

Kolaborazioak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Ingelesez) «Rim Banna | Biography & History» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).
  2. a b (Ingelesez) «Rim Banna: A Symbol of Life and Unity» Palestine Chronicle 2018-03-25 (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).
  3. a b (Gaztelaniaz) EFE. «La cantante palestina Rim Banna muere a los 51 años» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rim Banna