Richard Avedon

argazkilari estatubatuarra

Richard Avedon (New York, AEB, 1923Texas, AEB, 2004) estatubatuar argazkilaria izan zen.

Richard Avedon

Bizitza
JaiotzaNew York1923ko maiatzaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSan Antonio2004ko urriaren 1a (81 urte)
Heriotza modua: garuneko odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Evelyn Franklin
Doe Avedon  (1944 -  1949)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
New School for Social Research
DeWitt Clinton High School (en) Itzuli
PS 6 (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmoda-argazkilaria, diseinatzailea eta argazkilaria
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak
InfluentziakHenry Peach Robinson (en) Itzuli
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoafashion photography (en) Itzuli
portrait photography (en) Itzuli
erretratua
commercial art (en) Itzuli

richardavedon.com
IMDB: nm0042857 IBDB: 94123
Musicbrainz: ef72caeb-95ca-444c-9403-a46b99a03120 Discogs: 955472 Find a Grave: 9538796 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

20 urte zituela, filosofia-ikasketak utzi eta argazkilaritzan hasi zen. Hurrengo urtean Harper´s Bazaar moda-aldizkari ospetsuan plazaratu zituen bere argazkiak, eta 21 urterekin arras ezaguna bihurtu zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren New Yorkek hartu zuen Parisen lekua modaren alorrean, eta Avedon izan zen aldaketa horren argazkilaria. Erretratua ongi menderatzen zuen, eta 1959an Behaketak erretratu-liburua argitaratu zuen, Truman Capoteren testuarekin. Hala ere, nahiago zuen moda-argazkia. Haren estiloa (librea, estudiotik kanpo, kale gorrian) argazkilari belaunaldi baten eredu izan zen. 1950eko hamarkadan Parisera jo zuen, moda-argazkiak egitera betiere.

60ko hamarkadan, berriz, estudio barruko argazkilaritzari ekin zion, eta horretan ere bere estiloa sortu zuen: fondo zuria beti eta argi asko. Hurrengo urteetan erabat aldatu zuen gaiez eta estiloz: bere aitaren heriotza argazkitan jaso ondoren, Far Westeko bizimodua desmitifikatzeari ekin zion (meatzari, langile eta langabeen argazkiak), eta Vietnamgo gerrak eragindako ondorioak jaso zituen (napalmak erretakoen argazkiak, psikiatrikoko gaixoak).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Avedon  

Erreferentziak aldatu