Riccardo Muti (Napoli, 1941eko uztailaren 28a) italiar orkestra-zuzendaria da. Napoliko Kontserbatorioan egon ondoren, Milanera joan zen orkestra-zuzendaritza ikastera Antonino Vottorekin Giuseppe Verdi kontserbatorioan. 1971n egin zen ezagun Donizettiren Don Pasquale lana zuzentzen Salzburgoko jaialdian. Hurrengo urtean, Florentzian, Rossiniren Gillermo Tell lanaren lehenengo bertsio osoa zuzendu zuen. 1973-1982 urteetan, musika-zuzendari bihurtu zen Flontziako Maggio Musicale jaialdian eta Orkestra Filarmonikoan. Garai horretan, Filadelfiako orkestrarekin lan egin zuen eta 1980tik 1992ra hango zuzendari izan zen. Riccardo Mutik arrakasta handia izan du Vienan eta Londresen, batez ere Verdiren lanekin. 1986an, Claudio Abbadoren ordezkari izendatu zuten Milango Scalan, eta hango orkestra filarmonikoaren zuzendaria izan zen urte askotan. 2010ean New Yorkeko Metropolitan operan egin zuen debuta eta Chicagoko orkestra sinfonikoaren ardura hartu zuen. Sari ugari ditu Mutik: Italiako errepublikako Meritu Ordena (1990), Frantziako Ohorezko Legioa (2010), Arte kategoriako Asturiasko Printzea Saria (2011).

Riccardo Muti

Bizitza
JaiotzaNapoli1941eko uztailaren 28a (82 urte)
Herrialdea Italia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMilan Conservatory (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Antonino Votto
Bruno Bettinelli
Nino Rota
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musika-zuzendaria eta musikaria
Enplegatzailea(k)Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) Itzuli
Milan Conservatory (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Genero artistikoamodernism (en) Itzuli
musika klasikoa
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaEMI
Sony Classical
Philips
Angel
Philips Classics Records (en) Itzuli

riccardomuti.com
IMDB: nm0616120 Facebook: riccardomutiofficial Youtube: UCDxgFLsrGBzuMQRCIK4DBOQ Spotify: 7silW8RiEOoLBgAg5JBCL1 Musicbrainz: eb458ad6-7070-47af-ad92-968ea0b9dce2 Songkick: 432665 Discogs: 842132 Allmusic: mn0000032776 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Riccardo Muti