Rhudaur (Ekialdeko basoa sindarinez), Tolkienen legendariumeko erresuma bat da. Bere mugak, honako hauek dira: Etten Haranak iparraldean, Hithaeglir edo Mendi Lainotsuak ekialdean, Angelua hegoaldean eta Haizearen muinoak mendebaldean. Biztanleria, nagusiki, nahiko sakabanatuta zeuden herrixketan bizi ziren artzai eta menditarrez osatua zegoen.

Historia aldatu

Arnorreko Eärendur erregea, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 861. urtean hil zenean, bere hiru semeak, Amlaith, Thorondur eta Aldarion, erresumaren heredentziagatik leihatu ziren, erresuma, azkenean, hiru erresuma berritan zatituta geratu zelarik: Arthedain, Amlaithek sortua, Kardolan, Thorondurrek sortua, eta Rhudaur, Aldarionek sortua.

Rhudaurren fundaziotik hasten dira lurraldeekiko borrokak, bereziki Amon Sûlgatik. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1150ean, erregeak, Indartsuei, Angeluan bizitzen jartzeko baimena eman zien. Baina, Dunedainen etxea, laster kendu zuten tronutik, menditarrek hartu zutena.

Nazgûlen Jaunak Angmar sortu zuenean, Rhudaur, berarekin itun sekretuak egiten hasi zen, eta, erresuma, erabat, gaizkiaren mende erori zen. Geratzen ziren Dunedain urriek, lurralde horiek utzi zituzten, eta Hobbit asko, mendebalderantz joan ziren, horietako batzuk, Breen finkatu zirelarik.

Arthedaineko Malvegil erregea hil ondoren, bere seme Argeleb I.a koroatua izan zen, eta Rhudaur eta Kardolaneko tronuak aldarrikatu zituen, baina bietako buruzagiek uko egin zioten.

Eguzkiaren Hirugarren aroko 1356an, Nazgûlen jaunak, Rhudaur, Arthedain erasotzeko konbentzitu zuen. Angmar eta Rhudaurreko tropek, Amon Sûl setiatu zuten, bain Argeleb I.ak, Kardolan eta Lindonen laguntzarekin, haiek garaitu ahal izan zituzten. Orduan, Rhudaurren geratzen ziren Indartsuek, lurrak utzi zituzten.

Nazgûlen Jaunak, bere indar guztiekin Arthedain eta Kardolan kontraerasotzea erabaki zuen, eta, horretarako, Rhudaur inbaditzen hasi zen, horrela, menditarren bitartekotzarik gabe kontrolatu ahal izateko. Erabat inbaditu ondoren, Nazgulen jaunak, Kardolan suntsitu, Amon Suli su eman eta Rivendel setiatu zuen.

Rhudaur, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1976 arte, Angmarren mende geratu zen, urte horretan, Nazgulen Jauna, Fornosteko guduan garaitua izan baitzen. Baina orduan, Rhudaur hondakinetan zegoen, eta herrixka gutxi batzuk baino ez ziren geratzen. Ia mila urte beranduago, hiru Trol jaitsi ziren mendietatik, eta herrixka horietako bi suntsitu zituzten.