Rerum novarum (bere lehenengo bi hitzetatik, "aldaketa iraultzaileaz" latinez), edo Kapitalaren eta Lanaren Eskubideak eta Betebeharrak, Leon XIII.a aita santuak 1891ko maiatzaren 15ean emandako entziklika bat da. Patriarka, primatu, artzapezpiku eta apezpiku katolikoei zuzendutako gutun irekia da, langile klasearen egoera hizpide duena.

Lanaren eta kapitalaren arteko harremanak eta elkarrekiko betebeharrak eztabaidatu zituen, baita gobernuaren eta herritarren artekoak ere. Lehen mailako kezka "langileen gehiengoa bidegabeki zapaltzen duten miseria eta zorigaitza" hobetzeko beharra izan zen. Sindikatuak sortzeko eskubidea babestu zuen, baina sozialismoa nahiz kapitalismo mugagabea baztertuz, eta jabetza pribatuaren eskubidea baieztatuz.

« Hauek dira langileak bete beharreko justiziazko obligazioak: hitzartutako guztia leial bete, kalterik ez eragin kapitalari ez eta ugazabei ere, bere eskubideak aldezteko indarkeriarik eta matxinadarik ez erabili eta promes zoragarriak eta gehiegizko gauzak eskaintzen dizkieten gizon maltzurrekin ez nahastu, azken batean, desengainuak eta ondasunak suntsitzea baino ez baitute lortzen. »

[1]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri

.

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu