Requiem

Eliza Katolikoak hildakoen alde egiten duen meza oinarritzat hartuz eginiko musika-konposizioa

Requiem (latinez "atsedena") izenekoak dira hildakoen alde egindako mezak, bereziki Eliza Katolikoak ospatutakoak, eta beste Eliza batzuetan antzeko erritu baliokideak dituenak, adibidez Eliza Ortodoko Greziarrean "Parastas" eta Errusiarrean "Panikhida".

Franz Ferdinand artxidukearen aldeko Requiem meza San Petersburgoko katedralean (1914).

Vatikanoko II. kontzilioaren ostean aldaketak egin zituzten liturgia honetan. Hileta-elizkizunen barruan egoten da normalean, aparte burutu daitekeen arren.

Musika aldatu

Mendeetan zehar meza hauen testuak abestuta jaso zituen kantu gregorianoak: Introitus, Kyrie Eleison, Graduale, Tractus, Sequentia (Dies Irae), Offertorium, Sanctus, Agnus Dei, Communio, Pie Jesu, Libera Me eta In paradisum.

Musikatutako 2.000 requiem baino gehiago konposatu izan dituzte historian, lehenengoen artean Johannes Ockeghem (1460) eta Antoine Brumel (1500) musikagileenak ditugularik.

Wolfgang Amadeus Mozartena ziur aski ezagunena da (1791), baina aipatzekoak dira halaber Hector Berlioz, Giuseppe Verdi, Antonín Dvořák eta Johannes Brahmsenak, izan kontzertuak edo oratorioak.

Hileta-martxak pieza laburrak dira bestela, Frederic Chopinek egindakoa (Pianorako sonata 2. zbk, 1839) ospetsuena izanda.

Kanpo estekak aldatu