Renfe Operadora Espainiako trenbide eragile publikoa da, Espainiako Sustapen Ministerioaren menpekoa. Bidaiarien garraioaz arduratzen da gehienbat, Interes Orokorreko Sarean monopolioan ibiltzen delarik. Bestalde, zamak ere garraiatzen ditu.

Renfe Operadora
RENFE_Class_730_Viaducto_Martin_Gil
Datuak
Izen ofizialaRenfe-Operadora, E. P. E.
MotaEnpresa publikoa
Jarduera sektoreaGarraioa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaNazioarteko trenen batasuna eta International Rail Transport Committee (en) Itzuli
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
  • Avenida de Pío XII, 110
  • Madril
Legezko formaenpresa-erakunde publiko
JabeaEspainiako Sustapen Ministerioa
Historia
Sorrera2005eko urtarrilaren 1a
Ordezkatzen duRenfe
webgune ofiziala
TikTok: renfe

Konpainia RENFE (Red Nacional de los Ferrocarriles Españoles) enpresaren zatiketaz sortu zen 2005eko urtarrilaren 1.an, Trenbide Sektorearen Legearen ondoren.[1] Hala, alde batetik Renfe Operadora sortu zen eragile funtzioa betetzeko, eta bestetik Adif (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) sortu zen trenbide azpiegiturak kudeatzeko.

Historia aldatu

Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europako burdinbide sareek nazionalizazio eta batasun prozesua jasan zuten. Hala, burdinbide konpainia nazional ezberdinak sortu ziren, bidaia internazionalak ustiatzea zaildu egin zela. Europar Batasunak burdinbide sareen integrazioa eta liberalizazioa sustatzearen ondorioz, 1991ean 91/440/CEE Zuzentaraua onartu zen, zeinak aipatzen duen europar burdinbide nazionalen azpiegituren kudeaketa eta tren ustiapena bereizi behar direla,[2] aire eta errepide bidezko garraioetan gertatzen den bezala. Bereizketa honek ahalbidetuko luke eragile internazional batek bere zerbitzuak eskaini ahal izatea.

Zuzentarau hau eta gerokoak Trenbide Sektorearen 39/2003 Legean batzen dira, 2003ko azaroaren 17an onartutakoa. Lege honek adierazten duenez, Espainiako kasuan bereizketa bi enpresa ezberdinetan banatzean datza. Banaketa 2005eko urtarrilaren 5ean sartu zen indarrean, RENFE enpresa desagertarazi zela.

Renfe Operadorak RENFEtik jaso zituen tren guztiak, mantenimendu tailerrak eta trenak eragiten dituzten eta mantentzen dituzten langileak. Bestalde, azpiegiturak eta txartel salmentak Adifen esku gelditu ziren.

2012an zabalera estuko burdinbideak kudeatzen zituen FEVE espainiar enpresa publikoa Renfe Operadoraren barne gelditu zen, aurreko enpresa desagertuz. Urte horretako abenduaren 31n Renfe Operadorak FEVE sareko ustiapena bere gain hartu zuen, eta Adifek bere azpiegitura.[3] Hala, Renfe Feve marka komertziala jaio zen.

2014ko abenduaren 25ean jakin zenez, greba deitu zuten Renfen eta Adifen abenduaren 26rako eta 23 orduko lanuztea izango zen (00:00etatik 23:00etara). 262 tren-zerbitzuetan izango zuen eragina[4]. Grebak eragozpen txikiak sortu zituen Hego Euskal Herrian[5]. Renfeko grebaren jarraipenaren datu kontrajarriak eman zituzten. Tren konpainiaren arabera, langileen % 0,75ek egin zuten greba; CGT sindikatuaren esanetan, ordea, % 70koa izan zen jarraipena[6].

Enpresaren egituraketa aldatu

Hasiera batean Renfe Operadorak RENFEren kudeaketa eredua bereganatu zuen, garaiko Negozio Unitateak (UN) hartuz eta horietaz arduratuz: Aldiriak, Eskualdekoak, Linea Handiak, Abiadura Handia, Zamak eta Trenen Mantenu Integrala. 2006ko urtarrilean Renfe Operadorak barne berregituraketa handia jasan zuen, aktibitate-atalak bilduz. Gaur egun lau ataletan banatzen da:

  • Aldirien eta Distantzia Ertaineko Zerbitzu Publikoen Zuzendaritza Orokorra
  • Distantzia Luzeko Zerbitzuen Zuzendaritza Orokorra
  • Zama eta Logistika Zerbitzuen Zuzendaritza Orokorra
  • Ekoizpen eta Mantenimendu Zuzendaritza Orokorra (Renfe Integria)

Tren zerbitzuak aldatu

 
Espainiako burdinbideen sarea.
 
AVE tren bateko sukaldaritza.
 
Tren bateko kotxe-kafetegia.

Renfe Operadoraren distantzia erdiko eta distantzia luzeko zerbitzuen artean erabateko bereizketa egon da betidanik. Azken urteotan, baina, bereizketa hori malgutzen hasi da, eta gaur egun distantzia erdiko eta luzeen trenen arteko loturak nabarmentzen hasi dira, eta baita distantzia luzeko trenak zeinetan distantzia erdiko bidaiariak onartzen diren.

Distantzia Luzea aldatu

Distantzia Luzeko lineak dirulaguntzarik jasotzen ez dituzten zerbitzuak dira, hiri-artekoak eta orokorrean tren barruko zerbitzuak eskaintzen dituztenak, hala nola kafetegia, sukaldaritza, musika eta pelikulak... Honen barruan zerbitzu ezberdinak daude, tren mota eta eskainitako ezaugarrien araberakoak direnak.

Abiadura handiko zerbitzuak hurrengoak dira:

  • AVE: Distantzia luzeko abiadura handiko zerbitzua. Trenek 310 km/h-ko abiadura maximoak har ditzakete eta ibilbide osoa egiten dute abiadura handiko trenbideetatik.
  • Alvia: Zatika abiadura handiko trenbideetatik eta ohiko trenbideetatik ibiltzen diren tren zerbitzuak dira. Tren aldaketak egiteko zabalera trukagailuak erabiltzen dira. Trenek 250 km/h-ko abiadura maximoak hartzen dituzte.
  • Altaria: Zatika abiadura handiko trenbideetatik ibil daitekeen Talgo trenez osatutako zerbitzua da. Trenek 200 km/h-ko abiadura maximoak har ditzakete.

Zabalera trukagailurik erabiltzen ez dituzten zerbitzuak, ohiko trenbideetatik ibiliz eta 200 km/h-ko abiadurak har ditzaketenak, hurrengoak dira:

Gainera, gaueko zerbitzuak ere eskaintzen dira, 200 km/h-ko abiadura maximoak har ditzaketenak:

Distantzia Ertaina aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Renfe Distantzia Ertaina»
  • Avant: Abiadura handiko lineetatik ibiltzen diren distantzia ertaineko trenak.
  • Regional: Egindako ibilbideko geltoki guztietan edo gehienetan gelditzen diren zerbitzuak.
  • Regional Exprés: Ohiko Regional zerbitzuek baino geldialdi gutxiago egiten dituztenak dira, gehienez 100 km-ko 3 geldialdi egiten dituztelarik.
  • TRD (Tren Regional Diésel): Elektrifikatu gabeko trenbideetan kalitate altuko zerbitzuak.
  • MD (Media Distancia): Renferen S-449 eta S-599 serie berridun trenekin zerbitzatutakoak.
  • Intercity: Distantzia ertaineko sarearen barruan distantzia luzeko ibilbideak egiten dituzten zerbitzuak.

Aldiriak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu