René Thom

matematikari frantziarra

René Thom (Montbéliard, Doubs, Frantzia, 19232002) matematikaria izan zen.

René Thom

Fondation Louis-de-Broglie (en) Itzuli lehendakari

1991 - 2000
Louis Néel - Georges Lochak (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRené Frédéric Thom
JaiotzaMontbéliard1923ko irailaren 2a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBures-sur-Yvette2002ko urriaren 25a (79 urte)
Hobiratze lekuaQ110338352 Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea 1951)
Lycée Saint-Louis 1942)
École normale supérieure
(1943 - 1946)
Hezkuntza-mailakatedraduna
TesiaSpheres and Steenrod squares fiber spaces (en) Itzuli
Tesi zuzendariaHenri Cartan
Doktorego ikaslea(k)Jean-Louis Chaboche (en) Itzuli
Marc Chaperon
Marcos Sebastiani
David Trotman (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Henri Cartan
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)CNRS  (1946 -  1951)
Grenobleko Unibertsitatea  (1953 -  1954)
University of Strasbourg (en) Itzuli  (1954 -  1963)
Institut des Hautes Études Scientifiques (en) Itzuli  (1964 -  1988)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Poloniako Zientzien Akademia

Find a Grave: 242337967 Edit the value on Wikidata

Hondamendien teoria garatzeagatik da ezaguna, emaitza etenak dituen ekintza etengabea matematikoki lantzen duena. Thomek lehenengo ikasketak Montbéliarden, Lyonen eta Parisen egin zituen. 1943an École Normale Supérieurren sartzea lortu zuen, eta han Henri Cartan eta Bourbaki matematikarien lana ezagutu zuen, berean eragin handia izango zuena. 1946an Estrasburgora joan zen, Henri Cartanekin lan egitera; han, beste matematikari batzuekin aritu zen, haien artean Ehresmann eta Koszulekin. Tesia, Cartanen zuzendaritzapean egin zuena, 1951an aurkeztu zuen Parisen.

1951an beka batekin joan zen Estatu Batuetara, eta han Einstein, Weyl, Steenrod, Calabi eta Kodairaren eraginpean jardun zen lanean. Frantziara itzulita, Grenoblen eta Estrasburgon aritu zen irakasle, eta 1964an Bures-sur-Yvetteko Zientzia Ikasketako Institutuan lanean hasi zen. Hondamendiaren teoriak aplikazio asko ditu fisikan, biologian eta giza zientzietan. Structural Stability and Morphogenesis (1972, Egonkortasun eta morfogenesi estrukturala) liburuan aurkeztu zuen, lehenengo aldiz, teoria hori, eta geroztik, matematikari askok garatu dute. Bestalde, Thomek beste arlo asko landu zituen: topologia (ezaugarri-klaseak bereziki), kobordismo deritzan teoria, eta Thomen zeharkakotasunaren teorema. Lan horiei esker, Fields domina jaso zuen 1958an. Gainera, Ville de Parisko Sari Zientifiko Handia jaso zuen 1974an, eta Londresko Matematika Elkarteko ohorezko kide egin zuten 1990ean. Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen 1995ean.

Erreferentziak aldatu