Regent Street (euskaraz: «erregeordearen kalea») West Endeko etorbide garrantzitsua da, Londresko Westminster Hirian dagoena. Printze-erregeordeagatik(beranduago, Jurgi IV.a izango zena) deitua, John Nash arkitektoak diseinatu zuen, Carlton House erregeordearen egoitzatik Regent's Parkeraino doan ibilbide zeremonialaren zati bat izateko.

Regent Street
Regent Street
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaWestminster Hiria
Koordenatuak51°30′39″N 0°08′19″W / 51.5108°N 0.1387°W / 51.5108; -0.1387
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1825
Inaugurazioa1825
Izenaren jatorriaJurgi IV.a Erresuma Batukoa
Erabilerashopping (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaJohn Nash (en) Itzuli
Dimentsioak1,3 (luzera) km
Webgune ofiziala

Charles II Street eta Waterloo Placeren arteko bidegurutzean, Lower Regent Street izenpean hasten da. Gero iparralderantz jarraitzen du Piccadilly Circusetik. Regent Street izenaz, mendebalderantz eta bihurgune baten ondoren iparralderantz biratzen da. Oxford Circusetik igaro ondoren, Upper Regent Street izena hartzen du eta Langham Place, Cavendish Place eta Mortimer Streetekin duen elkargunean amaitzen da.

Urtero jaialdi bat ospatzen da Regent Streeten, eta bere Gabonetako argiak Londresko tradizio nabarmena dira.

Kanpo estekak aldatu