Red River (1948ko filma)

Red River (euskaraz Ibai Gorria) 1948ko Howard Hawks estatubatuar zinema zuzendariaren Western filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu izan zuten: John Wayne, Montgomery Clift eta Walter Brennan. Filma hau maiz Western filma onenetako bat bezala goraipatua izan ohi da, American Film Institute erakundeak garai guztietako hamar Western onenen artean sailkatu duelarik.

Red River (1948ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1948
IzenburuaRed River
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaWesterna, film dramatikoa eta ekintza-filma
Iraupena133 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Kalifornia, Mexiko eta Arizona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Howard Hawks
Arthur Rosson (en) Itzuli

[[Kategoria:Arthur Rosson (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Borden Chase (en) Itzuli
Charles Schnee
[[Kategoria:Borden Chase (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaBorden Chase (en) Itzuli
Charles Schnee
[[Kategoria:Borden Chase (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaChristian Nyby (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDimitri Tiomkin
Argazki-zuzendariaRussell Harlan
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTexas
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0040724 Filmaffinity: 589383 Allocine: 2730 Rottentomatoes: m/red_river Mojo: redriver Allmovie: v40717 TCM: 16633 TV.com: movies/red-river-1948 Netlix: 897527Edit the value on Wikidata

Red River Montgomery Clift aktorearen estreinaldi zinematografikoa izan zen. Bere lehenengo film honetan antzezle gazteak lan bikaina egin zuen, eta John Wayne beteranoaren mailak ez zuen inondik inora bigarren plano batean utzi berea.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa 1851. urtean Texas estatuko iparraldeko mugan hasten da. Thomas Dunson (John Wayne) abeltzainak Texas estatuan bere ganadu arrantxoa sortu nahi du. Bere lantegiaren hasieran Matthew Matt Garth (Montgomery Clift) izeneko mutiko umerzurtz bat ezagutu eta adoptatu egiten du. Red River ibaia gurutzatzen dutenean, beste abeltzain baten jabetzakoa den lursail batean bizitzen jarriko dira. Handik hamarren bat urtetara eta jada Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila garaian, Dunson arrantxoa ekonomia arazoez beterik larri eta estu dabil. Ondorioz, Thomas Dunsonek abereak salneurri onean saltzeko asmoz bere ganadu multzo erraldoiarekin Missourira martxa egitea erabakitzen du. Thomas Dunsonen laguntzaile nagusienen artean honako hauek daude: jada gazte heldua bilakatu den Matt (Montgomery Clift) eta Groot Nadine (Walter Brennan) eskarmentudun gizona. Ibilbidean zehar gizon taldeak gora behera ugari biziko ditu, honi Dunsonek bere langileekin duen jarrera gogorra gehitu behar zaiolarik.

Bestalde, nahiz eta ibilbide seguruagoa ziurtatzeko asmoz Dunsonek abeltalde bat trena iritsi berri den Abilene udalerrira bidaltzeko gomendioak jaso izan, honek proposamenari uko egin eta bere hasierako egitasmoarekin jarraituko du. Eztabaidaren erdian, Mattek Abilenera joatea erabakiko du, nahiz eta Dunsonek matxinada haren aurrean Matt hiltzeko mehatxua jaurti. Mattek hirian ganadua saltzeko asmoa gauzatu eta asmo onez Dunsoni irabazien zati bat emateko asmoz txeke bat ere bien izenean lortuko du. Halere, Dunson arrantxero zaharrak Matt gaztea topatu eta bien arteko liskarra piztuko da.

Aktoreak aldatu

Kritikak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Red River (1948). .Nytimes.com.
  2. RED RIVER: The Essentials. TCM.com
  3. Red River. Variety.com.

Kanpo estekak aldatu