Realpolitik (alemanez "errealitatearen politika") boterean eta irizpide praktikoetan oinarritutako politika da. Realpolitik-ak garaian garaiko interesen arabera jarduten du, printzipio filosofiko, teoriko edo moralei jarraitu beharrean. Zentzu horretan, filosofikoki errealismotik eta pragmatismotik hurbil dago. Batzuetan, hitza politika amoralak edo makiavelikoak izendatzeko erabili da, adiera gaitzesgarrian.

Jatorria aldatu

Otto von Bismarckek asmatu zuen hitza, Klemens von Metternich printzeak europar inperioen arteko botere-oreka lortzeko eskatu zionean. Horretarako, Bismarckek armamentu-norgehiagoka ez erabiltzea bultzatu zuen. XX. mendearen hasieran, ostera, Bismarckek boterea galdu eta Alemaniako enperadoreak realpolitik-a alboratu zuen weltpolitik-aren alde. Horren ondorioz, armamentu-norgehiagokak indarra hartu zuen; hain zuzen ere, politika horixe Lehen Mundu Gerrararen eragileetako bat izan zen.

Ikus, baita ere aldatu

Kanpo estekak aldatu