Rea[1] titanidea greziar mitologian, Urano eta Gearen alaba, Kronosen arreba eta emaztea eta, honekin, Demeter, Hades, Hera, Hestia, Poseidon eta Zeusen ama. Zibeleri oso estu lotuta zegoen, hainbesteraino, ezen, artelanetan, bi lehoik tiratutako gurdi batean irudikatzen zen, eta ez zen beti posible izaten ezberdintzea. Erromatar mitologian, Magna Mater deorum Idaea izan zen eta Opsekin identifikatzen zen. Hesiodoren arabera, Dionisoren inudea izan zen. Antologia Palatinoan, basapiztia eta lehoien inude bezala aipatzen da.

Rea
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakZibele eta Ops
Familia
AitaUrano
AmaGaia
Ezkontidea(k)Kronos
Seme-alabakZeus, Hera, Demeter, Poseidon, Hades, Hestia, Enyalius (en) Itzuli eta Zeres
Anai-arrebakKronos, Japeto, Hiperion, Temis, Tea, Ozeano eta Tetis
Artikulu hau Greziar mitologiako titanideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rea (argipena)».

Urano bere aita garaitu ondoren, Kronosek berriz kartzelatu zituen Hekatonkiroak, erraldoiak eta Ziklopeak Tartaroan, eta Kanpe munstroa utzi zuen kartzela zaintzaile bezala. Rea eta bera, tronura igo ziren jainkoen errege bezala. Garai hau, urrezko garai bezala izendatu zen orduko jendeak ez baitzuen lege edo arauen beharrik: guztiek egiten zuten zuzena zena, eta, beraz, legeak eta arauak ez ziren beharrezko.

Kronos, Rearen hainbat seme-alaben aita izan zen: Hestia, Demeter, Hera, Poseidon, Zeus eta Hades, baina jaio bezain pronto irentsi zituen, Geak eta Uranok, bere patua, bere seme batek tronutik botatzea zela esan baitzioten, berak bere aita Urano tronutik bota zuen bezalaxe. Baina, Zeus jaiotzear zegoela, Reak Urano eta Geari aholkua eskatu zien, bere semea salbatzeko ideia bat pentsatzeko, eta, horrela, Kronosek, merezi zuen zigorra izan zezan bere aitari eta bere seme-alabei egindakoengatik. Rea Kreta uhartean ezkutatu zen, bertan Zeus erdituz. Ondoren, Kronosi ziria sartu zion, pixoihaletan bildutako harri bat emanez, honek, inongo susmorik hartu gabe, berehala irentsi zuena.

Orduan, Zeus Kretako Ida mendiko kobazulo batean ezkutatu zuen.Bertsio ezberdinen arabera, Zeus hauek hazi zuten:

  1. Geak
  2. Amaltea izeneko ahuntz batek, Kurete izena zuten soldadu konpainia batek, edo jainko txikiago batzuek, dantza, oihu eta txalo egiten zuten bitartean, Kronosek umearen negarra entzun ez zezan.
  3. Adamantea izeneko lamia batek. Kronosek lurra, zerua eta itsasoa gobernatzen zituenez, Adamanteak, soka batekin zuhaitz batetik zintzilikatu zuen, lurra, zerua eta itsaso artean zintzilikaturik geratuz, eta, beraz, bere aitarekiko ikustezin bihurtuz.
  4. Zinosura izeneko lamia batek. Esker on bezala, Zeusek zeruetara igo zuen Zinosura, hau hil zenean.
  5. Melisak. Honek, ahuntz esnearekin elikatu zuen Zeus

Helduarora iritsi ondoren, Zeusek, Kronos, beste seme-alabak oka egitera behartu zuen, jan zituen alderantzizko ordenan: lehenik, harria, Pitoni utzi zitzaiona Parnasoko mendiarteen azpian, gizaki hilkorrentzako seinale gisa, eta, ondoren, gainontzekoak. Bertsio batzuetan, Metisek okagarri bat eman zion Kronosi umeak oka egitera behartzeko, eta, beste batzuetan, Zeusek Kronosen urdaila ireki zuen. Orduan, Zeusek Kronosen anai-arrebak, erraldoiak, hekatonkiroak eta ziklopeak askatu zituen, Tartaroko euren gartzelatik, eta Kanpe gartzela zaintzailea hil zuen. Esker on gisa, ziklopeek tximista, trumoia eta oinaztargia eman zizkioten, aurretik, Geak ezkutatu zituenak. Titanomakia izeneko gerra batean, Zeusek eta bere anai-arrebek Erraldoi, Hekatonkiro eta Ziklopeen laguntzarekin, Kronos eta gainontzeko titanak bota zituzten, Tartaroan giltzaperatuak izan zirenak, toki heze, hotz, lainotsu eta ilun bat, Lurraren sakon-sakonean zegoena. Ironikoki, Zeusek ere, hantxe giltzaperatu zituen Ziklopeak eta Hekatonkiroak.

Homeroren arabera, Rea jainkoen ama da, baina ez ama unibertsal bat, Zibele bezala, Frigiako Ama jainkosa handia, beranduago honekin identifikatuz. Bere jatorrizko gurtza tokia Kretan zegoen. Han, elezaharrak dioenaren arabera, jaio berria zen Zeus, bere seigarren semea, Kronosek irentsia izatetik salbatu zuen, Zeusen tokian harri bat emanez eta bere zaintzaileei eman zien, Koribanteei. Zaintzaile hauek, beranduago, Zeusen bizkarzain eta Rearen apaiz bihurtuko ziren, honen ohorean zeremoniak ospatuz. Garai historikoetan, Rearen eta Zibeleren arteko antzekotasuna hain zen nabarmena, greziarrek, kontu hau, Zibele euren Rea bakartzat hartuz, Kretako bere jatorrizko bizitokia utzi eta esploratu gabeko Asia Txikiko lurretara ihes egin zuena, Kronosen jazarpenetik ihes egiteko. Aurkako bertsio bat ere egon zen, eta, beharbada, egia izango da kontinentearekin izandako kontaktu kulturalek, Kretara Zibeleren gurtza ekarri zutela, Kretako Rean bihurtuko zena.

Greziar mitologian, Rearen ikurra ilargia da. Baina, erromatarrean, bere ikurra ilargikoa bezala ezagutzen zen. Bazituen beste batzuk ere: beltxarga, animalia delikatu bat izateagatik, eta bi lehoi, ustez, gurditik tiratzen zutenak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu