Re-Animator edota H. P. Lovecraft's Re-Animator (euskaraz Ber-Animatzailea edota H. P. Lovecraften Ber-Animatzailea) 1985eko Stuart Gordon estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Brian Yuzna zinema ekoizleak ekoiztutako beldurrezko film bat da. H. P. Lovecraft idazlearen Herbert West–Reanimator izeneko kontakizun laburrez osatutako bilduman arinki oinarritua dago. Bruce Abbott, Barbara Crampton, David Gale, Robert Sampson eta Jeffrey Combs aktoreek antzeztu zuten.

 Re-Animator
Jatorria
Argitaratze-data1985
IzenburuaRe-Animator
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
alemana
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikziozko filma, comedy horror (en) Itzuli, zombie film (en) Itzuli, splatter film (en) Itzuli, lan literario batean oinarritutako filma eta body horror film (en) Itzuli
IraupenaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta"
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaHerbert West–Berranimatzailea
Grabazio lekua(k)Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Stuart Gordon
Gidoigilea(k)Stuart Gordon
Antzezlea(k)
Jeffrey Combs (Herbert West (en) Itzuli)
Bruce Abbott
Barbara Crampton
Carolyn Purdy
David Gale (en) Itzuli
Ian Patrick Williams (en) Itzuli
Peter Kent (en) Itzuli
Robert Sampson
David Gale (en) Itzuli
Peter Kent (en) Itzuli




[[Kategoria:David Gale (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ian Patrick Williams (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Peter Kent (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:David Gale (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Peter Kent (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaBrian Yuzna
EdizioaLee Percy
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Band
Argazki-zuzendariaMac Ahlberg
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaZürich
Argumentu nagusiaZientzialari eroa
Historia
Jasotako sariak

re-animatorfilms.com…
IMDB: tt0089885 Filmaffinity: 106438 Allocine: 44595 Rottentomatoes: m/reanimator Mojo: reanimator Allmovie: v40416 TCM: 87756 Metacritic: movie/re-animator TV.com: movies/re-animator Netlix: 893348Edit the value on Wikidata
kronologia
Re-Animator Bride of Re-Animator (en) Itzuli

Bride of Re-Animator (1990, Ber-Animatzailearen Neskalaguna) eta Beyond Re-Animator (2003, Re-Animatzaileaz Haratago) jarraipenak dauzka.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Herbert West (Jeffrey Combs) Suitzako Zürich hiriko unibertsitate batean esperimentu zalantzagarriak burutzen ari den medikuntza ikasle xelebre bat da, haietako batean berarekin lanean ari zen zientzialari bat hilik suertatzen denean unibertsitatetik kaleratuko dute.

Jada, AEBetara itzuli eta Massachusetts estatuko Arkham hiriko Miskatonic Unibertsitatean izen emango du. Bertan, bere esperimentu ikaragarriak egiteari berrekingo dio, alegia, hildakoak biziberritzeko seruma lortzeko formula topatzea, horretarako hildakoen gorpuekin esperimentatuko du. Westek bere pisukidea den Dan (Bruce Abbott) eta haren neskalaguna Megan (Barbara Crampton) ere bere proiektu makabroaren partaide egingo ditu.

Bitxikeriak aldatu

Filma estreinatu eta berehala gore generoko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu zen, beldurrezko zinema eta komedia edo umore beltzaren elementuak ere elkarnahasten ditu.

Bitxikeria gisa, zinezale askok filmaren soinu bandaren hasierako doinua Alfred Hitchcockek zuzendutako Psycho (1960) filmaren doinu ospetsuaren plagio hutsa dela aipatu ohi dute, bi doinuek antzekotasun ikaragarria baidute. Film honetako zaletu askok nahitan, umorez eta disimulurik gabe Hitchcock eta bere filmaren omenez egin zela defendatzen dute.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu