Ramuntcho (eleberria)

Ramuntcho (euskaraz Erramuntxo) Pierre Loti frantziar eleberrigileak idatzitako euskal giroko eleberri bat da.

Ramuntcho
Ramuntcho eleberriaren bulgarierazko argitalpenaren azala.
Datuak
IdazleaPierre Loti (1897)
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaRamuntcho
Herrialdea Frantzia
Euskaraz
Izenburua'Erramuntxo'
Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ramuntcho».

1891tik aurrera Pierre Lotik Hendaian militar lanak burutu zituen, eta Ipar Euskal Herriari estimu handia zion. 1893an Saran etxebizitza bat erosi zuen eta Hendaian hil zen 1923an.

Nobela hau Lotiren lanik nabarmenetako bat da, 1886an idatzitako Pêcheur d'Islande eleberriarekin batera.

Eleberria aldatu

Ordura arte Lotiren eleberriak urrutiko herrialde eta lurraldeei buruzkoa izan ziren, baina Ramuntcho eleberriarekin ohitura horrekin apurtu zuen. Bertan, Ipar Euskal Herriko ohitura eta usadioen goraipamena egiten du.

Argumentua aldatu

Kontakizuna Gatchutcha eta Ramuntchoren arteko amodio istorioa da. Ramuntcho kontrabandoan dabilen arrantzale eta abenturazalea da.

Euskarazko itzulpena aldatu

1920an Toribio Altzaga donostiar idazleak Ramuntcho eleberriaren euskarazko lehenbiziko itzulpena egin zuen.[1][2]

Filmak aldatu

Eleberrian oinarritutako hainbat film egin dira:

Pastorala aldatu

2003an Idauze-Mendi herriak eleberriaren bertsioa pastoralaren gisa antzeztu zuen, Ramuntxo izenburuarekin. Egilea Pier Paul Berzaitz izan zen.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu