Ramuntcho (1959ko filma)
Ramuntcho 1959ko Pierre Schoendoerffer frantziar zinema zuzendariaren amodiozko film dramatikoa da, Pierre Lotiren izen bereko eleberrian oinarrituta.[1]
Ramuntcho (1959ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1959 |
Izenburua | Ramuntcho |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa eta film dramatikoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Pierre Schoendoerffer |
Gidoigilea(k) | Jean Lartéguy (en) |
Antzezlea(k) | |
Albert Dinan (en) Colette Régis Évelyne Ker (en) Gaby Morlay (en) Georges Géret (en) Jean Lartéguy (en) Marie Glory (en) Mijanou Bardot Moustache Roger Hanin | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Louiguy |
- Artikulu hau 1959ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ramuntcho».
Ez da Pierre Lotiren eleberriari buruz egindako pelikula bakarra. Lehenago, 1919an, Jacques de Baroncellik eta, 1938an, René Barberisek, frantziar zinemagileek, izen eta gai bereko pelikulak ekoitzi zituzten. 1919koari buruz, hauxe esaten du Antxon Ezeizak Euskal Herria Errealitate eta Egitasmo obran, «Euskal Zinearen historia» artikuluan: «Bestalde, ez da ahaztu behar urte haietan (zinema mutuaren urteei erreferentzia eginez) frantziar zinemagileak Iparraldean filmatzen hasi zirela, hala nola Ramuntcho (Lotiren eleberriaren egokitzapen saileko lehena, alegia) eta beste film batzuk egin zutenak»[2].
Sinopsia aldatu
Ramuntcho mugalariak Gracieuse ezkondu nahi du, baina honen ama aurka du. Ramuntcho gipuzkoarra da, eta soldadutza Espainian zein Frantzian egin lezake; Gracieusek Frantzian egiteko eskatzen dio, eta halaxe erantzuten dio Ramuntchok: «Berdin zait espainiar zein frantziar soldadu izatea [...] euskalduna naiz zu bezala, beste guztiak bezala, gainerakoa ez zait axola»[3]. Indotxinako Gerran zerbitzu militarra egin ostean, jaioterrira itzuli, baina Gracieuse komentu batera sartu dela jakingo du.
Aktoreak aldatu
- Mijanou Bardot : Gracieuse Detcharry
- Albert Dinan : Baptistin
- Marie Glory : Franchita
- Gaby Morlay : Dolorès
- François Guérin : Ramuntcho
- Evelyne Ker : Pantchika
- Roger Hanin : Itchoa
- Moustache : Salaberry
- Colette Régis
- Simone Vannier
- Georges Géret
- Jean Lartéguy : apaiza
Erreferentziak aldatu
- ↑ Oscherwitz, Dayna; Higgins, MaryEllen. (2009). The A to Z of French Cinema. Scarecrow Press, 390 or..
- ↑ Euskal Herria Errealitate eta Egitasmo. «Euskal Zinearen Historia» Antxon Ezeiza, 356. or. ISBN 8472401367
- ↑ Ramuncho, Pierre Loti, Espasa Calpe Argentina S.A, Austral Bilduma, Buenos Aires (1954) 65. or.