Ramon de la Sotaren etxeak

eraikitako euskal ondare nabaria Bilbon

Ramón de la Sotaren etxeak, Sota etxeak edota Sota eraikina Bizkaiko Bilbo hiriburuko eraikin bat da.

Ramon de la Sotaren etxeak
Kultura ondasuna
Sota eraikinaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′N 2°56′W / 43.26°N 2.94°W / 43.26; -2.94
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1918
Arkitektura
ArkitektoaManuel María Smith
Ondarea
BICRI-51-0004249
172

Kokalekua aldatu

On Diego Lopez Haroko kale nagusiko 45. zenbakian dago, Bilboko zabalgunean, Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 42-44. zenbakietako etxeen parean, eta Indautxu auzoaren bihotzean eta Moyua plazatik hurbil.

Historia aldatu

XX. mendearen hasieran bilbotar burgesiaren bizileku izateko eraikia izan zen, euskal estiloko arkitektura du. Bere aurrealde oparo apainduan, arku, aleroi eta leihoak nabarmentzen dira. Eraikinaren bultzatzaileak Ramón de la Sota euskal herritar enpresaburu abertzalea eta hiri honetako eraikin ugariren egilea den Manuel María Smith bilbotar arkitektoa izan ziren. Azken horrek eraikina 1918an proiektatu zuen eta 1920an eraikitzez amaitu zen.

Eraberritze sakon bat izan ondoren, gaur egun etxebizitza, bulego eta dendez osatutako eraikina da.

Ezaugarriak aldatu

Landetxe bat da berez, Ingalaterrako ereduei jarraikiz egina, eta Bizkaian ez dago halako besterik. Etxea gorde samarra geratzen da egun; bulego batzuk atxiki dizkiotelako alde batean, baina, batik bat, etxe multzo bat eraiki dutelako aurreko aldean, lehen lorategi zenari zati bat kenduta.

Eraikin bakartua da, lorategiz inguratua. Sotoa, beheko solairua, solairu nagusia eta ganbara ditu. Oinplanoa ia angeluzuzena da, eta teilatua bi isurikoa du, aski zorrotza.

Alde nagusian, bi gorputz ageri dira ertzetan. Bao guztiak angeluzuzenak dira, itxura eta neurri askotakoak, eta mordo bat daude (horrek areagotu egiten du etxearen horizontaltasuna). Hormak igeltsuztatuak daude, eta zuriz margotuak, eta aski ongi ematen du zuri horrek leihoen gorriarekin eta ageria geratzen diren adreiluekin.

Ezkerreko eta eskuineko aldeek ere eskema eta apaindura berdin-berdinak dituzte. Ekialdeko eta Iparreko aldeetan terraza handi bat dauka.

Tximiniak ere azpimarratzeko modukoak dira (asko ditu, eta oso garaiak). Angeluzuzenak dira, eta barne-beteak, eta garrantzi berezia dute, orekatu egien baitute, nolabait, lerro horizontalen nagusitasuna.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo


Kanpo estekak aldatu