Ramon Zubiaurre

margolari espainiarra

Ramon Zubiaurre Agirrezabal (Garai, Bizkaia, 1882ko irailaren 1a - Madril, Espainia, 1969ko uztailaren 9a[1]) euskal herritar margolaria izan zen[2].

Ramon Zubiaurre

Bizitza
JaiotzaGarai1882ko irailaren 1a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1969ko uztailaren 9a (86 urte)
Familia
AitaValentin Zubiaurre Urionabarrenetxea
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Madril
Herbehereak eta Volendam
Lan nabarmenak
KidetzaEuskal Artisten Elkartea

Biografia aldatu

Valentin Zubiaurre Urionabarrenetxea musikagileak seme bi izan zituen, biak margolariak izandakoak: Ramon eta Valentin. Seme biak gor-mutuak izan ziren. Honek anai bien arteko harreman sendotu zuen[3].

Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan egin zituen pinturako lehen ikasketak. 1899. urtetik aurrera, Arte Ederretako erakusketa nazionaletan hasi zen parte hartzen. 1902. urtean, diru-laguntza eskaini zion Bizkaiko Aldundiak, Parisen ikas zezan, eta han bizi izan zen denboraldi luze batez. Estatu Batuetan lan egin zuen, New Yorkeko The Hispanic Society of America elkarteko kidea izanik. Europan eta Ameriketan erakusketa ugaritan jarri zituen bere koadroak ikusgai, eta sari ugari jaso zituen bizitzan zehar. Euskal giroko eta ohiturazko koadroak pintatu zituen batez ere, eta Holandako paisaiak eta hainbat erretratu.

Lan nagusiak aldatu

Amor y juventud, Los remeros vencedores de Ondarroa, El marino vasco Shanti Andia el Temerario, Apoteosis de la pelota vasca, El santo del tío Ramón, Caridad, Mary, Nire herrixkaren agintariak, Viejos ondarreses, El requiebro, Bodas de oro, El primer hijo al regreso del pescador, Sagarrerreketarrat, Pícaros y mendigos, Nire herrixkaren intelektualak, La partida, Esperando la barca, El mercado, Danza vasca, Puesta del sol en Garay, Paisaje de Mañaria, El cabo Ogoño de Bermeo, Un caserío en Mañaria, Desde Ondarroa, Peña de Saturrarán, Autorretrato, La partida eta J. Mayeas eta J. Gerrikabeitiari eginiko erretratuak.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Muñoz Viñarás, Laureano. (1969-7-14). «Ramón de Zubiaurre, in memoriam» Hierro (Bilbo).
  2. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Ramón de Zubiaurre Aguirrezabal. .
  3. Mochizuki, Takeshi. (1980). Ramón de Zubiaurre, el pintor y el hombre. Bizkaiko Foru Aldundia.