Ramon Maria Aldasoro

politikari gipuzkoarra

Ramon Maria Aldasoro Galartza (Tolosa, 1897ko martxoaren 20Habana, 1952ko otsailaren 2) euskal herritar politikari errepublikarra eta abokatua zen.

Ramon Maria Aldasoro

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 13a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Bizkaia (hiriburua)
Hautetsia: 1st legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Gipuzkoako gobernadore zibila

1931ko apirilaren 17a - 1931ko uztailaren 11
Bizitza
JaiotzaTolosa1897ko martxoaren 20a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHabana1952ko otsailaren 2a (54 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril
KidetzaEusko Ikaskuntza
El Sitio
Agrupación al Servicio de la República (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Partido Republicano Radical Socialista
Izquierda Republicana

Biografia aldatu

Madrilgo Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen eta Bilbon hasi zen lanean. Zuzendaritza eta Zientzia Sozialen Akademiako presidenteordea eta Eusko Ikaskuntza eta Bilboko El Sitio elkarteko kidea zen.

Aldasoro Donostiako Itunean parte hartu zuen. 1930ko abenduko altxamendu errepublikarra zela eta atxilotu eta Madrilera eraman zuten kartzelara. 1931ko martxoan Bizkaian Agrupación al Servicio de la República izeneko mugimenduaren sortzailea izan zen. 1936ko apirilaren 17an, Gipuzkoako Gobernadore Zibil bihurtu zen eta Foru Aldundiko Biltzar Kudeatzaile sortu eta Juan Astigarrabia atxilotu zuen.

Zenbait alderdietako kidea izan zen: hasieran Partido Republicano Autónomokoa, gero Partido Republicano Radical Socialistakoa eta azkenean Manuel Azañaren Izquierda Republicanakoa. 1931ko hauteskundetan Bizkaiko diputatu hautatu errepublikar-sozialisten zerrendan. Espainiako Gorteetako idazkaria zela Eusko Ikaskuntzak idatzitako Lizarrako Estatutua onartu zuen. 1932an Iruñean Gestoreen Estatutua idazteko bileran parte hartu zuen eta Nafarroaren parte hartzearen alde egin zuen.

1936ko Espainiako Gerra Zibila hasi eta berehala, Bizkaiko Defentsa Biltzarreko buruzagia zen eta abuztuaren 12an Irin, Gari eta Jangarrien Zuzendari Nagusi hautatu zuten.

Gero, Eusko Jaurlaritza sortu zenean, Merkataritza eta Hornikuntza Sailburu hautatu zuten. Hornikuntza mantentzeko Erresuma Batuarekin merkataritza bultzatu zuen eta komertzio-ordezkaritzak ireki zituen Bordelen, Baionan, Bartzelonan, Valentzian eta Alacanten.

Izquierda Republicana bere alderdiko buruzagiekin izandako harreman txarrak zirela eta, 1938ko otsailean alderditik bota zuten. Hala ere Eusko Jaurlaritzako kidea izaten jarraitu zuen Agirre lehendakariarekin izandako harreman estua zela eta. Bilbo galdu ondoren, Buenos Airesera eraman zuten Argentinan zeuden euskaldunak laguntzeko. Horrexegatik 1939ko abuztuan Comité Pro-Inmigración Vasca eta Euzko Deya. The Voice of the Basques sortuko zuen. 1940ko uztailaren 11n sorberriko Euskadiko Biltzar Nazionalean parte hartu zuen, abertzale ez zen kide bakarra izanik. Era berean, Aldasorok Galeuzca aldizkarian parte hartuko du.

1946an Donibane Lohizunera itzuli zen berrantolatutako Eusko Jaurlaritzan parte hartzeko. Parisen 1947ko martxoan Euskal Federalista Mugimendua eta 1949ko otsailean Consejo Federal Español del Movimiento Europeo mugimenduak sortzeko bileran parte hartu zuen.

1952ko otsailaren 2an Kuban hil zenean Ambrosio Garbisu alderdikide bihurtu zen Sailburu berria.