Ramiro I.a Aragoikoa[1]latinez: Ranimiri in Aragone— (1006 edo 1007Bartzelona, 1063/9ko maiatzaren 9a), Aragoiko lehendabiziko konde burujabe (1035-1063/9) eta Sobrarbe eta Ribagortzako kondea (1045-1063/9).[2] izan zen.

Ramiro I.a Aragoikoa


Sobrarbeko kondea

1045 - 1063ko maiatzaren 8a
Gonzalo I.a Ribagortzakoa - baliorik ez →
Ribagorzako kondea

1043 - 1063
Gonzalo I.a Ribagortzakoa - Antso V.a Nafarroakoa

Aragoiko monarka

1035 - 1063
← baliorik ez - Antso V.a Nafarroakoa
Bizitza
JaiotzaOibar1006 edo 1007
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaGraus1063/9ko maiatzaren 9a (54/55 urte)
Hobiratze lekuaSan Juan de la Peña erregearen panteoia
Familia
AitaAntso III.a Gartzeitz, Iruñeko Erregea
AmaAntsa Oibarkoa
Ezkontidea(k)Agnes, wife of Ramiro I of Aragon (en) Itzuli
Ermesenda Foixkoa  (1036 (egutegi gregorianoa) -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaXimeno etxea
Royal house of Aragon (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakQ20613214 Itzuli
Jarduerak
Jarduerakagintaria

Biografia aldatu

Antso III.a Nagusia, Nafarroako erregea eta Antsa Oibarkoa bere maitalea gurasoak zituen. Hala ere ez zuten sasikotzat jotzen, agirietan bere anaiak bezala regulus titulua duelako.

Aita hiltzean Gartzea Naiarakoari utzi zion erreinu osoa[3]. Gartzearen meneko izatekotan Ontzaluri, Sobrarbe-Ribagortzaren gobernua utzi zion eta Ramirori, Aragoikoa. Baina hala eta guztiz ere, testamentua ez zen orobat errespetatu. Ontzalu hil zenean Ramirok eskuratu zuen Sobrarbe-Ribagortza eta Fernandok Leongo errege titulua eskuratzean Gaztela-Leongo errege titulua jarri zion bere buruari. Ondoren, Ramiro eta Fernando anai nagusiari oldartu eta anaiarteko guda tamalgarriak hasi ziren.

Bere boterea finkatzeko Foix-Bigorreko kondearen alaba ezkondu zuen. Era berean, Erramun Berenger Bartzelonakoa gelditzeko, Antsa alaba Ermengol III.a Urgellekoarekin eta Elisabet Bartzelonakoa Antso Ramirotz bere oinordekoarekin ezkontzea adostu zuten. Elkarrekin Laguarres, Lascuarre, Faltzes, Luzás, Viacamp eta Benabarreko gazteluak konkistatu zituen.

Horrexegatik Zaragozako taifak Grausen gaztelua erasotzea erabaki zuen. Zaragozako Al-Muqtadir erregeak berak defendetu zuen, Antso II.a Gaztelakoak zuzendutako armada txiki baten, tartean Rodrigo Díaz de Vivar izeneko zaldun gaztea zuena[4], laguntzaz. Guduan erregea hil zen.

Ezkontza eta seme-alabak aldatu

Ramiro bitan ezkondu zen:

Amuna izeneko maitalea ere bazuen, elkarrekin Antso Ramirotz semea izan zuten, Ribagortzako kondea izan zena.

Hezurren azterketa eta aurpegiaren sorberritzea aldatu

2022an Iruñeko Erresumari lotutako hiru errege historikoren azterketa antropologikoa egin zuen ikerlari talde batek Aragoin, eta nolabait sorberritzea lortu. Petri I.aren 3Dko irudia lortu dute, eta Ramiro I.a erregea benetan nola hil zen jakin dute.[5]

Lan hori nola egiten den azaldu dute ikerlariek Aragon Televisioneko Antecessor programan.[5]

Ikerketa horretanbBi erakunde dabiltza elkarlanean: batetik, Zaragozako Unibertsitatea, eta bestetik, Aragoiko Osasun Ikerketarako Institutuko MGR Medikuntza Genetikoko Ikerketa taldea (IISA).[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
  2. Genealogia
  3. Sesma Muñoz, José Ángel, «El establecimiento de la monarquía aragonesa», La Corona de Aragón, Zaragoza, CAI (Mariano de Pano y Ruata Bilduma, 18), 2000, 19-29. orr. ISBN 84-95306-80-8.
  4. Montaner Frutos, Alberto, El Cid en Aragón, Zaragoza, CAI-Edelvives, 1998. ISBN 84-88305-75-3.
  5. a b c Tubia, Iker. «Hezurrek kontatzen dutena» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).

Kanpo estekak aldatu


Aurrekoa
Antso III.a Nagusia
Aragoiko kondea
1045-1063/9
Ondorengoa
Antso Ramirotz