Ralph Nader (Winsted, Connecticut, AEB, 1934ko otsailaren 27a -) AEBetako abokatu, politikari eta idazlea da. Kontsumitzaileen defentsaren aitzindarietako bat da.

Ralph Nader

Bizitza
JaiotzaWinsted (Connecticut)1934ko otsailaren 27a (90 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaPrincetongo Unibertsitatea
Gilbert School (en) Itzuli
Princeton School of Public and International Affairs (en) Itzuli
Harvard Law School (en) Itzuli
Sunday school (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua, historialaria, eleberrigilea, politikaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea, lobbyist (en) Itzuli, ekintzaile ekologista, militante politikoa, kazetaria, zutabegilea eta politika-idazlea
Enplegatzailea(k)American University (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Berdea
Ameriketako Estatu Batuetako Erreforma Alderdia
hautagai independente

nader.org
IMDB: nm0618873 Facebook: ralphnader Twitter: RalphNader TED: ralph_nader Discogs: 4249080 Edit the value on Wikidata

Lau aldiz aurkeztu da herrialdeko hauteskundeetan, 1996an, 2000n, 2004an eta 2008an (lehenengo bietan Alderdi Berdearekin). Kontsumitzaileen babesa, elkartasuna, ingurumena eta demokrazia sakontzea izan dira Naderrek sakonki jorratu dituen gai nagusiak.

Biografia aldatu

Zuzenbide ikasketak egin zituen Princetongo Unibertsitatean (New Jersey) eta Harvardekoan.

Abokatu bulego batean hasi zen lanean, eta auto istripuak ikertzen eman zuen denbora gehiena. 1965ean automobilen segurtasun falta salatu zuen liburu ospetsu baten bidez: Unsafe at Any Speed: The Designed-in Dangers of the American Automobile (Ameriketako automobilen arriskuak eta segurtasun falta). Estatu Batuetako Lan ministerioan lan egin zuen aholkulari gisa, eta autoen segurtasunaren gaineko erantzukizun federala aztertu zuen. Auto enpresak neurri eta arau berriak hartzera behartu zituen.

Irabazi asmorik gabeko hainbat ikerkuntza etxe sortu zituen segurtasun gai desberdinak ikertzeko, hala nola janarien paketatzea, erradiazioen arriskua, pestiziden erabilera, ikatz meategietako segurtasuna eta abar.

Beste bi liburu aipagarri idatzi ditu: The Menace of Atomic Energy (1979, Energia atomikoaren mehatxua) eta Who's Poisoning America? (1981, Nor ari da Amerika pozoitzen?).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ralph Nader  


  Artikulu hau Connecticuteko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.