Rakia edo rakija (bulgarieraz: ракияrakiya; grezieraz: ρακίrakí raˈci ahoskatua; turkieraz: rakı; serbokroazieraz: rakija / ракија ˈrǎkija ahoskatua; mazedonieraz: ракија; albanieraz: rakia) brandyaren antzeko likore bat da, fruta hartzituen destilazioaren bidez lortua. Edari tradizionala Balkanetako eskualdean eta oso ezaguna Bulgaria, Eslovakia, Txekia edo Hungaria bezalako herrialdeetan.[1] Alkohol edukia destilazio motaren araberakoa da: marka komertzialetan %50-53 ingurukoa da, eta destilategi txikietan %60tik gorakoa ere izan daiteke. Antzinako Jugoslaviako herrialdeetan, rakia mota berezi bat dago, destilazio bikoitzaren bidez egina, prepečenica bezala ezagutzen dena, %60tik gorako alkohol edukia izan ohi duena.

Rakia
fruit brandy (en) Itzuli
Materialakfruitua
Historia
JatorriaBalkanak

Rakia Serbia, Ipar Mazedonia, Albania eta Bulgariako edari nazionaltzat hartzen da. Slivovitza da rakiarik ohikoena, aranetatik lortutakoa. Beste fruta batzuk ere destilatu daitezke: melokotoia, udarea, abrikotondoa, sagarra, pikua edo irasagarra. Eztia ere erabili izan da.

Txupitoko edalontzian zerbitzatzen da normalean ere trago txikietan edaten da. Udaran hotza zerbitzaten da eta neguan giro-tenperaturan.

Erreferentziak aldatu

  1. Forbes, Robert, J.. (1997). Short History of the Art of Distillation from the Beginnings Up to the Death of Cellier Blumenthal. Brill Academic Publishers ISBN 90-04-00617-6..
  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.