Rajput, (hindiz: राजपूत, euskaraz: «erregearen semea»), Indiako ipar-mendebaleko herria da, Rajastango Rajputana lurraldean bereziki bizi dena. Hamabi milioi lagun dira, klanetan banatuak, eta lur jabeak dira.

Rajput baten irudia.

Historia aldatu

Ez da rajputen jatorria zehazki ezagutzen; kshattriya edo gerra-buruzagien ondorengotzat jotzen dute beren burua, eta aditu batzuen arabera V. mendean Indiako iparraldea inbaditu zuten huno heftaliten ondorengoak dira. Gerrara ohituta zeudelarik, Indiako iparraldeko aristokrazia militarra eratu zuten rajputek, eta hinduek kshattriya gisa onartu bide zituzten haietako buruzagi nagusiak.

IX-X. mendeetan hasi ziren rajputak politikan nabarmentzen eta erresuma indartsu bat eratu zuten XVI. mendea arte. Indiari loturiko Rajastango estatua eratu zuten rajputek 1947. urtean. Gaur egungo rajputek arbasoen gurtza eta norberaren ohorearekiko estimu handia gorde dituzte.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.