Raimundo de Madrazo y Garreta (Erroma, Italia, 1841eko uztailaren 24a - Versalles, Frantzia, 1920ko irailaren 15a) Espainiako margolaria izan zen. Margolarien familiakoa zenː Federico Madrazoren semea, José Madrazoren biloba, haren koinatua Mariano Fortuny izan zen; anaia, azkenik, Ricardo Madrazo izan zen. Haren lanak errealismoaren barruan sailkatzen dira.

Raimundo Madrazo

Bizitza
JaiotzaErroma1841eko uztailaren 24a
Herrialdea Espainia
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1920ko irailaren 15a)
HeriotzaVersailles1920ko irailaren 15a (79 urte)
Hobiratze lekuaCimetière des Gonards (en) Itzuli
Familia
AitaFederico Madrazo
AmaLuisa Garreta Huerta
Anai-arrebak
LeinuaMadrazo
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
Mugimenduaerrealismoa
Genero artistikoaerretratua

Discogs: 3494769 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Bere lehenengo urratsak margolari bezala familia barruan egin zituen, aita eta aitona irakasleak izanik. Sus primeros maestros fueron su padre y su abuelo. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen; han, beste irakasleen artean Carlos Luis de Ribera eta Carlos de Haes izan zituen. Madrilera joan zen bizitzera; aldi berean, 1860an joan zen Parisera non Léon Cogniet margolariaren dizipulu izan zen. Urte horretan egin zen Erakusketa Unibertsalean hartu zuen parte. Parisen Eugenia de Ochoa lehengusinarekin ezkondu zen eta han gelditu zen bizitzen. Zoritxarrez, Eugenia lehen semea jaio ondoren hil zen. Semea Federico Madrazo izan zen, "Cocó" ezizenez ezaguna. Parisen ospea ezagutu zuen eta 1889ko Parisko Erakusketa Unibertsalean lehen domina irabazi zuen; halaber, partehartze horren ondorioz, Ohorezko Legioa jaso zuen.

1869an Francisco de Goyaren tapizak egiteko kartoi batzuk eskuratu zituen, tartean Perros y útiles de caza izenburukoa. 1894an margolan horiek Pradoko Museoan laga zituen eta gaur egun hantxe ikus daitezke.

Obra aldatu

  • Retrato de su hermana Cecilia
  • La carta
  • Lección de música
  • Retrato de familia
  • La lectura
  • Salida del baile de máscaras
  • Aline Masson con mantilla blanca
  • Retrato de Ramón de Errazu
  • Retrato de la Sra. James Leigh Coleman
  • Retrato de José Domingo Irureta Goyena
  • Una gitana
  • Aline Masson
  • Escribiendo el diario
  • Petit dejeuner
  • Travesuras de la modelo
  • El chocolate
  • Después del baño
  • Canal de Mancorbo
  • Un barco naufragado
  • Atrio de la Iglesia de San Ginés

Galeria aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raimundo Madrazo