Rafael Olaetxea Albistur (Lesaka, 1922ko azaroaren 29a - Loiola, 1993ko abuztuaren 3a) nafar apaiz katoliko eta historialaria izan zen. Jesusen Lagundiaren kidea eta XVIII.mendean aditua.

Rafael Olaetxea
Bizitza
JaiotzaLesaka1922ko azaroaren 29a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLoiola1993ko abuztuaren 3a (70 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Innsbruckeko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
alemana
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, unibertsitateko irakaslea eta apaiza
Enplegatzailea(k)Zaragozako Unibertsitatea
KidetzaHistoriaren Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Teologia eta Filosofiako prestakuntza akademikoa Loiolako Santutegian eta Oñan jaso zituen Zaragozako Unibertsitatean ikasketak amaituz. 1955ean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, Historiako espezialitatean eta bertan eskuratu zuen Historiako doktore titulua 1962an Las relaciones hispano-romanas en la segunda mitad del siglo XVIII: la Agencia de Preces izeneko tesiarekin.

1958an apaiztu eta urte berean lortu zuen Teologian doktoretza Innbruckeko  Leopold-Franzens-Universitatean, baina titulu hau ez zitzaion Espainian aintzatetsi.

Zaragozako Unibertsitatean garatu zuen bere irakasle karrera osoa. 1959an hasi zen beetako irakasle laguntzaile gisa, eta 1987. urtean Historia Garaikideko irakasle titular postua erdietsi zuen. Historialari gisa, XVIII. mendeari buruz Espainian, Europan eta Amerikan egindako ezagutza eta lanengatik nabarmendu zen, baita garai hartako pertsonaia garrantzitsu batzuei buruz egindako ikerketengatik ere, hala nola Arandako kondeari edo Francisco de Lorenzanari buruz.

1987an Historiako Errege Akademiako akademiko urgazle izendatu zuten.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.