Rafael Frühbeck Frühbeck —izengoitiz Rafael Frühbeck de Burgos— (Burgos, Espainia, 1933ko irailaren 15a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 2014ko ekainaren 11) orkestra-zuzendaria eta musikagilea izan zen. Besteak beste, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Yomiuri Nippon orkestra sinfonikoa, Espainiako Orkestra Nazionala, RAIren Orkestra Sinfoniko Nazionala eta Danimarkako Orkestra Nazionala zuzentzeko lanetan jardun zuen.

Rafael Frühbeck
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRafael Frühbeck Frühbeck
JaiotzaBurgos1933ko irailaren 15a
Herrialdea Espainia
HeriotzaIruñea2014ko ekainaren 11 (80 urte)
Hobiratze lekuaBurgos cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioa
Hochschule für Musik und Theater München (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, musikagilea eta musika-zuzendaria
Lantokia(k)Düsseldorf
Viena
Berlin eta Dresden
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Vienna Symphony (en) Itzuli
Genero artistikoamusika klasikoa
Musika instrumentuabiolina

IMDB: nm0207674 Spotify: 5yzDve56IQmzO0FfHKhoC2 iTunes: 48938546 Musicbrainz: 3dc93820-2336-455d-82db-215b06662835 Songkick: 2217785 Discogs: 880957 Allmusic: mn0002169518 Find a Grave: 131266517 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Alemaniar gurasoak zituen. Madrilgo eta Bilboko kontserbatorioetan egin zituen ikasketak, biolinekoak, besteak beste. Zarzuela-konpainien zuzendari gisa jardun zuen, eta, gero, Berlina aldatu zen, orkestra zuzendaritzako ikasketak egitera, Lessing eta Eichhorn irakasleekin.

Espainiara itzuli ondoren, itsas armadako banden zuzendari izan zen Santanderren 1953tik aurrera. 1958an, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari egin zuten, eta 1962etik 1978ra Espainiako Sinfonikoan bete zuen kargu hori bera. Lan horretan ari zen bitartean, Dusseldorfeko Zuzendaritza Musikal Orokorraren ardura ere izan zuen (1966-1971), eta harrezkero karrera bikaina osatu du nazioartean. Zuzendari nagusi gonbidatua izan da New Philharmonic Orchestran, Montrealgo Orkestra Sinfonikoan, Yomiuri Nippon orkestra sinfonikoan eta Washingtongo Sinfonikoan. 1989an, Vienako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular izendatu zuten. Hainbat disko grabatu ditu. 2001az geroztik, RAIko Orkestra Sinfoniko Nazionaleko zuzendari nagusia da, eta 2004-05 denboraldiaz geroztik Dresdengo Filarmonikoko musika-zuzendaria.

Erreferentziak aldatu