Raditz (jatorrizko japonieraz ラディッツ edo Radittsu ?) Dragoi Bola manga eta Dragoi Bola Z animeko fikziozko pertsonaia da. Son Gokuren anaia zaharra da eta Bardocken lehen semea. Honen izena ingelesezko radish hitzaren eraldaketatik dator (jatorrizko japonieraz ラディッシュ edo Radisshu ?), bere esanahia errefau izanik

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Raditz
ラディッツ edo Radittsu
Sexua Gizonezkoa
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 17. liburukia, 195. atala (manga)
Dragoi Bola Zko 1. atala (animea)
Arraza Saiya
Senideak
Teknikak
Eraldaketak
Ahotsa Japonia Shigeru Chiba
Euskal Herria Mañu Elizondo


Idi Deabru
 
 
Son Gohan
 
 
Bardock
 
 
 
 
 
 
adopziozko
aitona =>
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Chichi
 
 
 
 
 
Son Goku
 
Raditz
 
Satan Jauna
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goten
 
Son Gohan
 
 
 
 
 
 
 
Videl
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pan
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Son Goku Jr.
 
 
 
 
 


Biografia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Raditz Vegeta planetaren suntsiketatik bizirik iraun zuen saiyetako bat da, izan ere, une horretan beste planeta bat konkistatzen ari zen. Hortik aurrera Nappa eta Vegeta printzearekin taldea osatu zuen, hiruretatik ahulena izanik. Urte askotan bi taldekide hauekin lanean jardun zuen Freezerren zerbitzura, honek Vegeta planeta suntsitu zuela jakin gabe.

Vegeta eta Napparekin batera hainbat planeta konkistatu zituen Freezerrentzat. Baina halako batean Lurrera joan zedin agindu zioten bere anaia Katxalotek agindutako misioa burutu zuela egiaztatzeko: planetaren konkista. Lurrera heltzean eta Son Goku aurkitzean honek oroimena galdu zuela ikusi zuen. Gokuk espazioko gerlarien hiltzaile sena galdu eta bere iragana ahaztu zuela ikusi zuen. Hau gutxi balitz, Goku lurtarra sentitzen zela esan zuen, saiyekin edozein harreman ukatuz. Azken hau Raditzentzat ulertezina izan zen eta espazioko gerlariekin batzeko beste aukera bat eman zion Gokuri, baino honek uko egin zuen.

Son Gokuren ezetzaren ondorioz, Raditzek bere iloba Son Gohan bahitu zuen. Ekintza honekin Goku bere taldera batzea nahi zuen. Bere zoritxarrerako planak ez zitzaion nahi bezala irten, izan ere Son Goku Satan Txikirekin batu zen arrotzaren aurka borrokatzeko. Bien indarrak batuz ere Raditzek ez zuen arazo gehiegirik izan hasiera batean. Hala ere Son Gohanek, suminak jota, sekulako burukada eman zion Raditzi. Kolpearen ondoren eta ahulduta zegoela Goku atzetik heltzen dio, Satan Txikik bere teknika berria indar osoz erabil zezan. Teknika honekin Satankok bi anaiak hil zituen.

Raditz borrokan zebilen bitartean bere bi kideek gertatzen ari zen guztiaren berri izan zuten scouterrari esker. Hil aurretik Santan Txikiri aurresaten dio bere bi lagunak urte baten buruan Lurrera iritsiko zirela bera mendekatzeko.