Racing FC Union Luxembourg

Racing FC Union Luxembourg Luxenburgoko futbol taldea da Luxenburgo hiriburukoa. 2005ean sortu zen hiriko CA Spora Luxembourg, Union Luxembourg eta CS Alliance 01 taldeek bat egin zutenean. Aurrez talde hauek ere beste elkarketa batzutatik sortu ziren.

Racing FC Union Luxembourg
Sorrera2005
Futbol zelaiaStade Achille Hammerel
edukiera: 7.611 lagun
PresidenteaLuxenburgo Karine Reuter
EntrenatzaileaBosnia-Herzegovina Fahrudin Kuduzović
LigaLuxenburgoko liga
2022-238.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

2018an eskuratu duen Kopa da irabazi duen titulu bakarra baina bera osatzen duten taldeek guztira 28 liga eta 21 kopa eskuratu dituzte.

CA Spora Luxembourg aldatu

Racing Club Luxembourg aldatu

Luxenburgoko lehenengo liga irabazi zuen, 1910koa. Ondoren kopa garaipen bat ere lortui zuen 1922an. Hurrengo urtean bere aurkaria zen Sporting Club Luxembourg taldearekin bat egin eta CA Spora Luxembourg sortu zuen.

Sporting Club Luxembourg aldatu

1908an sortu zen eta Luxenburgoko bi liga irabazi zituen. 1923 urtean bere aurkaria zen Racing Club Luxembourg taldearekin bat egin eta CA Spora Luxembourg sortu zuen.

  • Liga (2): 1911, 1919.

CA Spora Luxembourg aldatu

Luxenburgo hiriko talde onena izan zen. 1923an sortu zen Racing eta Sporting elkartzean eta 11 liga eta 8 kopa irabazi zituen. Bereziki onak izan zituen lehenengo urteak, sortu eta bi urtetara lortu baitzuen lehenengo liga eta Bigfarren Mundu Gerra bitartean 7 liga eta 3 kopa lortu baitzituen. Gerra garaian naziek Luxenburgo inbaditzean izena alda arazi zioten Moselland Luxemburg deituz. 1956an talde luxenburgotar batek jokaturiko nazio arteko partidarik gogoangarriena jokatu zuen Borussia Dortmund garaitzea lortu baitzuen. Azkenengo titulua 1989ko liga garaipena du. 2005ean CS Alliance 01 and Union Luxembourg taldeekin bat egin zuen.

  • Liga (11): 1925, 1928, 1929, 1934, 1935, 1936, 1938, 1949, 1956, 1961, 1989.
  • Kopa (8): 1928, 1932, 1940, 1950, 1957, 1965, 1966, 1980.

Union Luxembourg aldatu

US Hollerich Bonnevoie aldatu

1908an sortu zen eta Luxenburgoko futbolaren lehenengo urteetan talde nagusia izan zen eta bost liga irabazi zituen sei urtetan. 1917an bereziki nagusitasun itzela erakutsi zuen, jokaturiko 10 partidak irabaziz. 1925ean Jeunesse Sportive Verlorenkost talde apalarekin bat egin eta Union Luxenbourg sortu zuen.

  • Liga (5): 1912, 1914, 1915, 1916, 1917.

Union Luxembourg aldatu

1925an US Hollerich Bonnevoie eta JS Verlorenkost taldeen elkarketatik sortu zen Union Luxembourg. Ordurako Hollerich maila apalean ari zen eta indartzeko asmotan egin zen elkarketa eta bi urteren buruan liga irabazi bazuen ere Bigarren Mundu Gerraren aurretik ez zuen beste titulurik eskuratu. Naziek Luxenburgo inbaditzean izena aldatu arazi zioten taldeari Verein für Rasenspiele 08 Luxemburg bihurtu en. Gerraren ondoren bere jatorrizko izena berreskuratu zuen. 1959 eta 1971 artean bi liga lortu zituen, baina eskuraturiko kopak 5 izan ziren. 80. hamarkadaren bukaeran talde indartsua osatu zuen eta 1990 eta 1992 artean hiru liga jarraian irabazi zituen. Azkenengo titulua 1996ko kopa du eta 2005ean Spora eta CS Alliance 01 taldeekin bat egin zuen.

  • Liga (6): 1927, 1962, 1971, 1990, 1991, 1992.
  • Kopa (10): 1947, 1959, 1963, 1964, 1969, 1970, 1986, 1989, 1991, 1996.

CS Alliance 01 aldatu

FC Aris Bonnevoie aldatu

1922an sortu zen taldea baina emaitzarik onenak 60. hamarkadan izan zituen 3 liga eta kopa bat lortuz. 1979-80 denboraldian Europako Errekopako bigarren kanporaketan FC Barcelonaren aurka jokatzea egokitu zitzaion eta bi partidak kontutan hartuta 11-2 galdu arren Camp Noun gola sartzeko gai izan zen. 2001ean CS Hollerich taldearekin bat egin eta CS Alliance 01 eratu zuten.

  • Liga (3): 1964, 1966, 1972.
  • Kopa (1): 1967.

CS Alliance 01 aldatu

2001 eta 2005 artean izan zen Luxenburgoko taldea da. Ez zuen emaitza aipagarririk izan. Bigarren mailan aritu zen eta 2004an igo eta hurrengo urtean zazpigarren amaitu zuen lehen mailan. Urte horretan bertan Spora eta Union taldeekin bat egin zuen.

Palmaresa aldatu

Racing FC Union Luxembourg aldatu

  • Liga (0): Bigarrena 2007-08 denboraldian.
  • Kopa (2): 2018, 2022.

Palmaresa guztira aldatu

  • Liga (28):
    • Racing Club Luxembourg (1): 1910.
    • Sporting Club Luxembourg (2): 1911, 1919.
    • US Hollerich Bonnevoie (5): 1912, 1914, 1915, 1916, 1917.
    • CA Spora Luxembourg (11): 1925, 1928, 1929, 1934, 1935, 1936, 1938, 1949, 1956, 1961, 1989.
    • Union Luxembourg (6): 1927, 1962, 1971, 1990, 1991, 1992.
    • FC Aris Bonnevoie (3): 1964, 1966, 1972.
  • Kopa (22):
    • Racing Club Luxembourg (1): 1922.
    • CA Spora Luxembourg (8): 1928, 1932, 1940, 1950, 1957, 1965, 1966, 1980.
    • Union Luxembourg (10): 1947, 1959, 1963, 1964, 1969, 1970, 1986, 1989, 1991, 1996.
    • FC Aris Bonnevoie (1): 1967
    • Racing FC Union Luxemburg (2): 2018, 2022

Kanpo estekak aldatu