RS-232 estandarra telefonoko lerro analogikoen bidez DTE bat eta DCE bat komunikatzeko estandarra dugu. Hastapenetan ITU-ren V.24-an zehazten zen baina EIA RS-232C-ren araudian berrituta dago.

Ezaugarriak aldatu

  • Ezaugarri mekanikoak: DB-25 edo DB-9 konektoreak erabiltzen ditu
  • Ezaugarri elektrikoak: +3v.-en (0) eta –3v.-en (1) arteko tentsio-mailak erabiltzen ditu, seinale bitarrak alegia. Distantzia maximoa: 15 m (teorikoa), 19200 b/s-ko abiadura (teorikoa).
  • Ezaugarri funtzionalak: Pin-zenbakien deskribapen funtzionala deskribatzen du.
    • TD (transmit): Datuak bidaltzeko
    • RD (receive): Datuak jasotzeko
    • RTS (request to send): Konputagailua prest dago seinalea bidaltzeko.
    • CTS (clear to send): Modema -DCE- prest dago datuak jasotzeko.
    • DSR (data set ready): DCE prest.
    • DTR (data terminal ready): Konputagailua prest.
    • CD (carrier detect): Uhin-garraiatzailea detektatzeko
    • Gainerako seinaleak datu-kontrolerako dira.
  • Prozedurazko ezaugarriak: “Bidali-jaso” komunikazio ekintza parean oinarritzen da.

Adibidez: DTE-k RTS seinale aktibatzen du, modemak erantzuteko moduan egonez gero CTS seinalea aktibatzen ihardesten dio.

RS-232-C-ren erabilpenak aldatu

  • DTE-DCE konexiorako
  • DTE-DTE konexiorako modem nulua: Bi konputagailu datuak trukatzeko konexioa da. Honetarako “modem nulu” izeneko teknika erabiltzen da, mutur bakoitzean bidaltzeko (TD) eta jasotzeko (RD) kableen seinaleak elkar gurutzatzen dira.

Seinaleak (DTE-tik) aldatu

RS-232-ren seinale arruntenak pin-zenbakien arabera:

Signal DB-25 DE-9 (TIA-574) EIA/TIA 561 Yost RJ-50 MMJ
Common Ground G 7 5 4 4,5 6 3,4
Transmitted Data TD 2 3 6 3 8 2
Received Data RD 3 2 5 6 9 5
Data Terminal Ready DTR 20 4 3 2 7 1
Data Set Ready DSR 6 6 1 7 5 6
Request To Send RTS 4 7 8 1 4 -
Clear To Send CTS 5 8 7 8 3 -
Carrier Detect DCD 8 1 2 7 10 -
Ring Indicator RI 22 9 1 - 2 -

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu