Rōjūa, orohar "Agurea" bezala itzulia, gobernuko kargurik gorenengokoetako bat zen Japoniako Tokugawa shogunerrian. Hitzak, agure bakoitzari zein Agure Kontseilu osoari erreferentzia egiten dio. Lehen bi shogunekin, bi Rōjū baino ez ziren egon, ondoren, bost izateraino gehitu ziren, eta, azkenik, laura gutxitu zen.

Betebeharrak aldatu

Agureek, zenbait ardura zituzten, nagusiki 1634an adieraziak

  1. Japoniako Enperadorearekin, Gortearekin eta printze-monjeekin harremana izatea
  2. Gutxienez 10.000 kokuko feudoak kontrolatzen zituzten daimyōak gainbegiratzea.
  3. Komunikazio ofizialetan dokumentu ofizialek hartutako formaren kudeaketa
  4. Shogunaren agintepeko lurraldeen barne kontuen gainbegiraketa
  5. Txanponak txanpontzea, lan publikoak
  6. Gobernu harremanak eta monasterio eta tenpluen gainbegiraketa
  7. Mapak, grafikoak eta beste gobernu erregistro batzuk biltzea.

Rōjūek ez zuten aldi berean lanik egiten, baizik eta euren zereginetan txandakatu egiten zirela, hilabetean behin batek zerbitzatuz, shogunarekin, Soba-yōnin zeritzon txanbelan baten bidez komunikatuz. Rōjūek, Hyōjōsho kontseiluko kide bezla ere zerbitzatzen zuten, Ō-Metsukeekin eta zenbait Bugyōtako ordezkarirekin batera. Hyōjōshoaren zati bezala, rōjūek, batzuetan, Gorte Gorenaren antzeko paper bat zuten, oinordekotza lehietan erabakiak hartuz eta Estatuko beste kontu batzuetan.

Tokugawa Tsunayoshiren agintaldian (1680-1709), Rōjūek ia euren botere guztia galdu zuten, shoguna eta beste departamentu batzuen arteko mezulariak baino askoz gehiago ere ez zirelarik.

Rōjū zerrenda aldatu

Tokugawa Ieyasuren agintaldian aldatu

Tokugawa Hidetadaren agintaldian aldatu

Tokugawa Iemitsuren agintaldian aldatu

Tokugawa Ietsunaren agintaldian aldatu

Tokugawa Tsunayoshiren agintaldian aldatu

Tokugawa Ienoburen eta Ietsuguren agintaldian aldatu

Tokugawa Yoshimuneren agintaldian aldatu

Tokugawa Ieshigeren agintaldian aldatu

Tokugawa Ieharuren agintaldian aldatu

Tokugawa Ienariren agintaldian aldatu

|style="width: 33.33%;" align="left" valign="top" |

Tokugawa Ieyoshiren agintaldian aldatu

Tokugawa Iesadaren agintaldian aldatu

Tokugawa Iemochiren eta Yoshinoburen agintaldian aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Screech, Timon. (2006). Secret Memoirs of the Shoguns: Isaac Titsingh and Japan, 1779-1822, p. 242n91. También conocido como "Honda Tadayoshi"

Kanpo estekak aldatu