Río de la Platako gobernazioa

Río de la Platako gobernazioa (gaztelaniaz Gobernación del Río de la Plata) antzina Espainiak Hego Amerikan eduki zuen kolonia lurraldea izan zen, Parana, Uruguai eta Paraguai ibaien arroak hartzen zituena. Gaur egun Argentina, Paraguai, Uruguai eta Brasilgo estatuen artean banaturik dago .

Río de la Platako gobernazioa
Gobernación del Río de la Plata
1617 – 1782
Espainiar Inperioko gobernazioa
bandera

armarria

Geografia
HiriburuaBuenos Aires
Kultura
Hizkuntza(k)Ofizialki gaztelania
ErlijioaKatolikoa
Historia
Aurrekoa
Río de la Plata eta Paraguayko gobernazioa
Ondorengoa
Río de la Platako Erregeorderria

Historia aldatu

1535ean hasi zuten espainiar kolonizatzaileek lurralde horren konkista, Pedro de Mendoza buru zutela. Juan de Ayolas eta Domingo Martinez de Irala euskalduna bidali zituen hark barne lurrez jabe zitezen. 1537an sortu zuten Asuncion hiria guarani herriaren lurretan, eta hiri hura bihurtu zen lurralde zabal hartako hiriburu, espainiarrek 1537an Buenos Aires hiria utzi zutelako. 1580an sortu zuten bigarrengoz Buenos Aires, eta beste bide erosoago bat zabaldu zuten Peru aldera espainiarrek handik, Córdoba, Tucumán, Salta eta Jujuy hirietan barrena.

1617an bitan banatu zen lurraldea: Paraguai herrialdea, Asuncion hiri nagusi zela, eta Rio de la Plata herrialdea, Buenos Aires hiri nagusi zela. Peruko erregeordearen gobernuaren pean zeuden, nolanahi ere, bi herrialde horiek. Bestalde, Córdoba izan zen mende horretako hiri garrantzitsuena; han eraiki zen Amerikako bigarren unibertsitatea. XVII. mendearen bukaeran areagotu ziren Brasil aldetik zetozen portugaldarrekiko arazoak (Tordesillasko hitzarmena aldatu nahi zuten portugaldarrek), eta XVIII. mendean hasi zen Ingalaterrako itsas armada Rio de la Plata eta Patagoniako kostaldean kokatu nahian.

1776an Karlos III.a Espainiako erregeak Río de la Platako Erregeorderria sortu zuen, inperioko alde horri hobeto eutsi eta itsas merkataritzan zeuden oztopoak menderatzeko, eta haren mendean jarri ziren egungo Argentina, Uruguai, Paraguai, Bolivia, Brasilgo hegoaldea eta Txileko tropiko aldea.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu