Réjean Ducharme (Saint-Félix-de-Valois, 1941eko abuztuaren 12a - 2017ko abuztuaren 21a) kanadar idazlea zen, frantsesez idazten zuena.

Réjean Ducharme
Bizitza
JaiotzaSaint-Félix-de-Valois (Quebec)1941eko abuztuaren 12a
Herrialdea Kanada
HeriotzaMontreal2017ko abuztuaren 21a (76 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Hezkuntza
HeziketaMontrealgo Eskola Politeknikoa
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, dramagilea, eskultorea eta eleberrigilea
Jasotako sariak

IMDB: nm0239806 Musicbrainz: 6b01ca51-548e-449b-b1f0-efa73efca54b Edit the value on Wikidata

L'Avalée des avalés (1966) lanarekin egin zen ospetsu. Lan hori probokatzailea da, eta hizkuntza-jokoek eta estilo bizi eta irrigarriak ez du pertsonaien eramanezina estaltzen. Réjean Ducharmek gizaki apal eta babesgabeak erakusten zituen: Le Nez qui voque (1967), L'Océantume (1968). Eleberrietako bat bertsoan idatzi zuen: La Fille de Christophe Colomb (1969). Ondoren, Les Enfantômes (1976) eta Dévadé (1990) egin zituen, non izakien noraeza idazkerarenarekin nahasten baitu; orobat, haurtzaroaren arduragabetasuna aurkitzeko gauza ez diren helduen munduari buruzko gogoeta egiten zuen.

Zinemarako eta antzerkirako ere idatzi izan zuen (Ha ha!, 1982), eta Robert Charlebois kantariaren abestietarako hitzak idatzi zituen.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Réjean Ducharme