Qumran (hebreeraz: קומראן‎; arabieraz: خربة قمران‎, Khirbet Qumran), Judeako basamortuko haran bat da, Itsaso Hilaren mendebaldeko kostaldean, Israelgo Kalia kibbutzetik gertu. Haran edo wadi honen garrantzia, Qumraneko hondakinen eta Itsaso Hileko Eskuizkribuak deritzen altxor arkeologikoa eta biblikoa gordeta zuten 1947an aurkitutako leizezuloen presentziagatik dator. Tokia, Joan Hirkanoren erregealdian edo aurretik eraikia izan zen, K.a. 134 eta K.a. 104 bitartean, eta okupazio maila ezberdinak izan zituen, ziur asko, 70. urtean gertatutako Jerusalemgo erorketara arte, noiz Titok eta Fretensis X Legioak, eseniarren finkapena suntsitu zuten 68an.

Qumran
Gizateriaren Ondare
Datu orokorrak
Motaarkeologia-aztarnategi, Jewish settlement in the land of Israel (en) Itzuli eta national park of Israel (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak31°44′28″N 35°27′31″E / 31.74105°N 35.458631°E / 31.74105; 35.458631
Israelen banaketa administratiboaJudea eta Samaria Eremua
Regional council of IsraelMegilot Regional Council
Israeldar kokalekuKalya
Geologia
GaraiaSecond Temple period (en) Itzuli

Kokapena aldatu

Qumran, hondakin batzuei emandako gaur egungo arabierazko izena da, non eseniar zeritzen judu elkartea biziko zen, Itsaso Hiletik 2 kilometrora eta Jerikotik 13 kilometrora dagoen terraza batean kokatuta daudenak, kostalde lerro estuaren atzean dauden amildegien gainean, Ayin Feshja oasitik gertu, Mediterraneo itsasoaren mailaren azpitik 375 metrora.

Hondakin hauetatik gertu, mendebaldeko harkaitzetan, leize-zulo multzo bat dago, non, 1947an, beduino batzuk, halabeharrez erroilu (liburu) batzuk aurkitu zituzten, testu erlijiosoak idatzita zituztenak. 1950ean hamaika leize-zulotan eginiko indusketek, tokian bizi izan zen Aliantzaren Elkartearen araudi, estatutu, tesi eta historiari buruzko zenbait eskuizkribu aurkitzea ahalbidetu dute, baita, itunarteko liburu apokrifoak eta, ezagutzen diren hebreera eta arameraz idatzitako Bibliaren liburuetako bertsiorik zaharrenak ere. 1951tik aurrera, hondakinak ere induskatu ziren.

Historia aldatu

Jatorrizko eraikuntza, K.a. VIII. mendekoa da, eta utzita, zenbait mende iraun zuen, eseniarrek berrerabili zuten arte; gotorleku txiki bat zen, barnean gelaren batzuk zituena eta ur hornikuntzarako uraska biribil batekin. Egileren batzuk, antzinako idazki batzuek Secacah deitzen duten tokia zela uste dute. Zutik geratzen zena, elkarte batek okupatu zuen K.a. 135ean edo urte batzuk lehenago, laukizuzen formako bi uraska, ubide sare bat eta buztingintzako bi labe gehitu zirenean. Elkartearen idazkiek, tokiari, Damasko bezala erreferentzia egin zioten.

K.a. 100 inguruan, eraikuntza nabarmen zabaldua izan zen, pertsona gehiagori zerbitzatu ahal izateko. Ur hornikuntza sistema konplexuago bat eraiki zen, gertu zetorren urtaro korronte batek elikatutakoa eta tunel bat eta kanalen bidez, bilketa uraska handietara eramana, horietako hiru, oso handiak.

Sarrera babesten zuen dorre trinko bat altxatu zen, eta gordailu eta gela zabalak ere eraiki ziren, horietako bat, hormetan eserlekuak zituena, pertsona asko biltzeko egokia, eta beste bat, ondoan, erantsita zituen sukalde eta jakitokiekin, baxerekin eta jangela bezala funtzionatu zuela adierazten duten beste seinale batzuekin. Gela hauek erabiltzen zituzten pertsona gehienek, ez zituzten bertan modu iraunkorrean bizitzeko egokiak ziren instalakuntzarik, eta, beraz, zati bat, handik kanpora bizi zela suposatzen da, Ayin Freshja eta gertuko tokietako kanpamentuetan, non, gizonak eta emakumeak, nekazari edo artzain bezala aritzen ziren euren mantenua bermatzeko, leize-zuloetan aurkitutako elkartearen arauek agintzen zuten bezala.

Eraikin nagusiak 40x30 metroko neurria zuen, eta multzoa, zabaletara, 80 metrora hedatzen da eta, bere mendebaldeko hegalean, 90 metroko sakonera du, 40koa erdian eta 70 metrokoa ekialdeko hegalean.

Qumranen, idazkera hebreeraz idatzitako zenbait lerro zituen ostrakon bat aurkitu zen. Kontratu bat da, non, Honi izeneko gizon batek, bere ondasunak, eraikin bat, olibadi bat eta pikondo baratze bat, yajad (hebreeraz "elkartuak", elkartea) izeneko talde bati ematen dizkion. Irakurketa hau zuzena bada, Qumranen bizi zen elkartea identifikatzeko ebidentzia bezala balio du, eta taldeko partaideek euren buruari ematen zioten izena. Hitz hau, eseniarren beste eskuizkribu batzuetan ere agertzen da.

Mila eta berrehun hilobi aurkitu dira, harriz estaliak eta iparraldetik hegoaldera lerrokatuak, judutarren ohituraren aurka joanez. Lurperaketa gehienak, gizonezkoenak diren arren, emakumeenak eta umeen gutxi batzuk ere badaude. Antzerako judu hilobiak aurkitu diren toki bakarra, hamabi hilobi inguru orotara, En el-Ghuweir da, Qumranetik 15 kilometro hegoaldera, non, askoz txikiagoak diren hondakinak dauden, K.a. I. mendekoak.

Antzinako gotorlekua, dirudienez, lurrikara bat edo beste arrazoi batzuen ondorioz, K.a. 31n utzia izan zen, eta K.a. 4an berriz okupatua. Orduan berreraiki ziren instalakuntza guztiak. Lehen leize-zuloan aurkitutakoaren antzerako zeramika zati asko aurkitu da, baita erroilu edo liburuak uzteko erabilitako moduko pitxer bat ere, igeltsuz estalitako hiru mahai luze eta tokiaren okupazioaren azken garai honetan dataturik dauden zenbait tinta ontziz gain, eta, lehen solairuan, leize-zuloetan aurkitutako moduko eskuizkribuak kopiatu edo idazteko erabiltzen zen toki bat zegoela adierazten dutenak. Eraikina, 68an suntsitu zuten erromatarrek, eta eurek, han, denbora laburrez, postu militar bat mantendu zuten.

Kanpo estekak aldatu