Quintana Roo Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen hego-ekialdean dagoena, Yucatán penintsulan. Iparraldean Yucatánekin du muga, mendebaldean Campecherekin eta hegoaldean Belize eta Guatemalarekin. Ekialdean 865 kilometroko ertza du Karibe itsasoan. 42.361 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.325.578 biztanle zituen 2010ean.[1] Hiriburua Chetumal da, nahiz eta hiri handiena eta ezagunena Cancún den. Maien zibilizazioaren garaiko aztarna ugari daude.

Quintana Roo
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaChetumal
GobernadoreaCarlos Joaquín González
LaburduraQ.Roo
Diputatuak8
Geografia
Koordenatuak19°36′N 87°55′W / 19.6°N 87.92°W / 19.6; -87.92
Azalera42.361 km²
Demografia
Biztanleria1.325.578 biztanle (2010[1])
Dentsitatea31.29 bizt/km²
http://www.qroo.gob.mx/

Historia aldatu

Maien lurraldea izan zen espainiarrek menderatu zuten arte (1517 inguruan). 1847ko matxinadaren ondoren indiarrek berreskuratu zuten.

Ekonomia aldatu

Ekonomia jarduera nagusia basoen ustiatzea da, txikle eta kopra zuhaitzena bereziki, baina arrantzak ere garrantzia du.

 
Quintana Roo

Erreferentziak aldatu

  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es

Kanpo estekak aldatu