Artikulu hau Quetzaltenango hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Quetzal».

Quetzaltenango
hiri handia
Fitxategi:Escudo de la Municipalidad de Quetzaltenango.png
Administrazioa
Herrialdea Guatemala
DepartamenduaQuetzaltenango
Sorrera1524
AlkateaJorge Rolando Barrientos Pallecer
Posta kodea09001
Geografia
Koordenatuak14°50′00″N 91°31′00″W / 14.833333333333°N 91.516666666667°W / 14.833333333333; -91.516666666667
Map
Azalera127 km²
Altuera2357
MugakideakConcepción Chiquirichapa (en) Itzuli, Olintepeque (en) Itzuli, San Andrés Xecul (en) Itzuli, Zunil (en) Itzuli, Almolonga (en) Itzuli, Cantel (en) Itzuli eta Salcajá (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria207.620 (2023ko ekainaren 30a)
3.545 (2022)
Dentsitatea. bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1524 (egutegi gregorianoa)
Telefono aurrizkia5027
Ordu eremuaUTC−06:00
Hiri senidetuakSan José, Campeche, Turin, Coban, Livermore (Kalifornia), Santa Fe, San Francisco de Acámbaro (en) Itzuli, Altagracia (Nikaragua), Chiapa de Corzo, Colima, Comitán de Domínguez, Cusco, La Paz, Guelph (en) Itzuli, San Cristóbal de las Casas, Santa María Huatulco (udalerria), Tapachula de Córdova y Ordóñez (en) Itzuli, Tromsø eta Veracruz
Hizkuntza ofizialagaztelania, Mam (en) Itzuli eta K'iche'era
inforpressca.com…

Quetzaltenango ([ketsalteˈnaŋgo] ahoskatua, baita Xelajú [ʃelaˈxu] edo Xela [ˈʃela] ezizenaz ezaguna ere) Guatemalako hego-mendebaleko hiria da, izen bereko departamenduko hiriburu dena. 120 km2 ditu, eta 170.000 biztanle (2011). Guatemala-El Salvadorreko sumendien zerrendan kokaturik dago, 2.357 metroko garaieran. Mendebaleko merkataritza- eta administrazio-gune nagusia da. Kafe-ekoizpena eta horren inguruan eratutako zerbitzuak eta industriak dira hiriaren ekonomia-jarduera nagusiak. Horiez gainera, garrantzi handia dute nekazaritzako gaien eraldaketa industriak (garagardogintzak, likoregintzak eta xaboigintzak, bereziki) eta ehungintzak (kotoia eta artilea). Aireportua du.

Historia aldatu

Espainiarrak Ameriketara iritsi zirenean, kitxeen hiria zen, eta Xelaju deitzen zioten bertakoek. Alabaina, espainiarrek kitxeak menderatu zituztenean, hiriari izena aldatu zioten. República de los Altos eratu zenean, hiriburua izan zen errepublika hark iraun zuen denbora laburrean. 1902an Santa Maria sumendiak hiria suntsitu zuen.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Quetzaltenango, Tenp.: 1991−2010 / Prez.: 1980−2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 28.4 29.8 29.8 28.2 29.4 26.5 25.2 25.0 26.0 25.2 25.6 26.2 29.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 22.0 23.5 25.5 23.8 23.1 21.9 21.9 22.1 20.9 21.7 21.3 22.1 22.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 12.9 13.7 14.8 15.8 15.8 15.6 15.8 15.8 15.2 15.0 14.0 13.2 14.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.3 2.9 3.9 6.3 8.8 9.3 8.2 8.5 9.0 8.4 6.0 2.8 6.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −11.5 −5.4 −5.2 −3.6 0.6 1.0 2.5 0.5 1.0 0.0 −5.5 −5.4 −11.5
Euria (mm) 1.80 5.50 14.44 41.16 131.55 147.77 98.65 106.95 134.67 93.55 18.68 7.08 801.8
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 0.8 0.93 2.33 5.87 16.8 21.93 18.0 17.53 22.8 14.47 5.67 2.13 129.3
Eguzki orduak 249.57 240.27 249.33 212.77 167.14 142.32 185.27 187.51 135.61 156.94 199.15 228.69 2354.6
Hezetasuna (%) 65.68 63.05 64.5 68.4 74.5 79.37 74.47 76.05 81.16 79.32 72.65 68.63 72.32
Iturria: Instituto Nacional de Sismologia, Vulcanologia, Meteorologia, e Hidrologia[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu