Artikulu hau Mexikoko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arteaga (argipena)».

Querétaro Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen erdialdean dagoena. Ipar-ekialdean San Luis Potosírekin du muga, ekialdean Hidalgo eta Michoacánekin eta mendebaldean Guanajuatorekin. 11.684 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 1.827.937 biztanle zituen 2010ean.[1] Hiriburua Santiago de Querétaro da.

Querétaro
Administrazioa
Herrialdea Mexiko
HiriburuaSantiago de Querétaro
GobernadoreaFrancisco Domínguez Servién PAN
LaburduraQro.
Diputatuak8
Geografia
Koordenatuak20°35′28″N 100°23′28″W / 20.591°N 100.391°W / 20.591; -100.391
Azalera11.684 km²
Demografia
Biztanleria1.827.937 biztanle (2010[1])
Dentsitatea156.45 bizt/km²
http://www.queretaro.gob.mx/

Geografia aldatu

Lurraldea menditsua da iparraldean, eta sail emankorrak daude hegoaldean.

Historia aldatu

Otomi indiarrak bizi ziren hasieran Querétaron, baina espainiarrek kolonizatu zuten 1550etik aurerra. 1823an bihurtu zen estatu; ordura arte Guanajuatoko lurraldea izan zen. XIX. mendean, euskal jatorriko Jose Maria Arteaga mexikarra izan zen bertako gobernadorea. Haren omenez eman zioten Arteaga abizena Querétaro estatuari.

Ondasun nabarmenak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es

Kanpo estekak aldatu