Queens of the Stone Age

Queens of the Stone Age ( QOTSA edo Queens moduan ere ezagutuak) Palm Desert (California, Estatu Batuak)-eko hard rock estiloko talde musikala da. 1997.urtean Josh Homme-ek sortu zuen, Kyuss bere arinagoko taldea desegituratu eta bi urtera. Taldea osatzeko Nick Oliveri eta Alfredo Hernández-rekin kontatu zuen batik bat.

Queens of the Stone Age
Datuak
JatorriaPalm Desert, California, Estatu Batuak
Musika motaHard rock
Rock alternatiboa
Stoner rock
Urteak1997-Gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)MCA Records, Interscope
Mark Lanegan
Josh Homme (en) Itzuli
Lehengo taldekideak
(beherago ikusi)
Informazio gehigarria
qotsa.com, qotsa.com eta qotsa.com
IMDB: nm1692949 Facebook: QOTSA Twitter: qotsa Instagram: queensofthestoneage MySpace: queensofthestoneage Youtube: UCAqa6dDmCH4XwipdfxoMo4Q Vimeo: qotsa TikTok: qotsa Souncloud: qotsa Spotify: 4pejUc4iciQfgdX6OKulQn iTunes: 857919 Last fm: Queens+of+the+Stone+Age Musicbrainz: 7dc8f5bd-9d0b-4087-9f73-dc164950bbd8 Songkick: 479466 Discogs: 56168 Allmusic: mn0000376422 Deezer: 1177 Edit the value on Wikidata

Taldeak bost album eta hiru extended play atera ditu. beraien musika, Kyuss en antzera, stoner rock moduan definitzen da, naiz eta taldeak ez duen hartzen aintzat.[1][2] Taldea lau alditan izendatu dute Grammy sarietarako , «No One Knows», «Go With the Flow», «Little Sister» eta «Sick, Sick, Sick» kantengaitik.[3]

Historia aldatu

Hasiera aldatu

1996. urtean Kyuss stoner rockaren aitzindaria taldea, lau albumen ondoren desegin zen. Bere taldekideak beste proiektu batzuk gauzatzen hasi ziren. Josh Homme Kitarrajolea Screaming Trees taldean sartu zen, eta Nick Oliveri baxujolea The Dwarves punk rock taldera joan zen. Brant Bjork bateriajolea ordea, bazegoen Fu Manchu taldean eta John Garcia abeslariak Slo Burn sortu zuen eta geroago Unida.

1997an Homme Seattle bizi zen eta Screaming Treesekin biran zegoen Matt Cameron (Soundgarden talde desagertuaren baterijolearekin) kontaktatu zuenean, Gamma ray izenpean demo batzuk grabatzeko. Homme Palm Desertera bueltatu zen grabazioaren ostean, Alferdo Hernandezekin kontaktatu zuen, Kyussen azken etapako baterijolea. Hala ere, bazegoen bazegoen alemaniako power metal talde bat Gamma Ray izenarekin, beraz Homme-ek Queens of the Stone Age izena jartzea erabaki zuen talde/proiektu berriari, izen hau Chris Gossek Kyussen grabazio batean egindako komentario batengandik dator: «Mutilok, Harri aroko erreginaren soinua duzue».[4]

Urte bete geroago taldearen lehen albumaren grabazioarekin hasi ziren. Queens of the Stone Age 1998ko irailaren 22an jarri zen salmentan Loosegroove Records sigiluarekin. «I Was a Teenage Handmodel» kantaren azken zatian, albumaren azken kanta, Nick Oliverik Home-eren erantzungailuan utzitako mazua entzun daiteke. Mezu honetan Oliverik nabarmendu egiten du bere plazerra taldean parte hartzearen inbitazioarekin. Oliveri albuma grabatu ondoren sartu zen QOTSAeko partaide izatera. Taldeak «If Only» moduko kantekin arrakasta lortzen hasi zen EE.BBetako irrati alternatiboetan.

Taldea, orain Oliveri eta Dave Catching buru belarri sartuta, ia bi urte iraun zuen bira bat egin zuten beraien debut albuma promozionatzeko. Eszenatokia partekatu zutenen artean Bad Religion, Rage Against the Machine edota The Smashing Pumpkins taldeak egon ziren. Bien bitartean Homme bere grabazioekin jarraitu zuen The Desert Sessionsen, Man's Ruin Records sigiluarentzat.

Rated R (1999–2001) aldatu

 
Rated R albumean agertzen den sinboloa, adin txikikoentzat ezegokia den ekoizpena adierazten du.

Albumaren izenburua, Rated R, EE.BBetako izendapen batetik dator. Izendapen hau ekoizpen baten edukia adin txikikoentzat egokia ez denean erabiltzen dute. Los Angeleseko Sound City estudioetan grabatu zen, hamasei pista zituen makina analogiko birekin. Estudio hauek ezagunak ziren Homme-en taldearentzat, bertan grabatu bait zuten Kyuss taldearekin. Rated R Josh eta Chris Gossek ekoiztu zuten eta Trina Shoemakerek zuzendu. Interscope Records sigiluak atera zuen albuma 2000.eko ekainak 6an, albumean hainbat artistek parte hartzen dute: Rob Halford, Judas Priesteko abeslaria; Gene Trautman, Desert Sessionseko bateriajolea; Dave Catching, Chriss Goss berak ahalik eta instrumentu gehien jotzen eta Mark Lanegan, Screaming Trees-eko abeslariak.

Taldeak arrakasta handia lortu zuen Rated R-rekin, batez ere «Feel Good Hit Of The Summer» kanta indartsu eta polemikoari esker, kanta zazpi droga ezberdin aipatzen ditu: nikotina, valiuma, vicodina, marihuana, extasia, alkohola y kokaina. Kyuss eta bere lehen albumarekiko berritasunik handienetarikoa, beste instrumetu batzuen erabilpena da bibrafonoa adibidez «The Lost Art Of Keeping A Secret» kantan edota haizezko instrumentuen experimentazioak «I Think Lost My Headache» en, Hommeren riff klasikoekin nahastuz.

Taldekideak aldatu

Gaur egunekoak aldatu

Iraganekoak aldatu

Taldearen parte edo soilik laguntza eman duten musikarien zerrenda.

Kitarrajoleak aldatu

  • Brendon McNichol – gitarra, teklatuak (2000–2001); Songs for the Deaf.
  • David Catching – gitarra, teklatuak (1998-2000); QotSA, Rated R, Songs for the Deaf, Lullabies to Paralyze.
  • Yawning Man – gitarra, teklatuak (1999).
  • John McBain – gitarra, koruak.
  • Chris Goss - gitarra, baxua, teklatuak, koruak, ekoizpena (2001-2006 urte bitartean taldearekin zuzeneko emanaldietan); Kyuss/Queens of the Stone Age, QotSA, Rated R, Songs for the Deaf, Lullabies to Paralyze, Era Vulgaris.
  • Dean Ween - guitarra, coros; Songs for the Deaf.

Baxujoleak aldatu

  • Alain Johannes – baxua, gitarra, koruak (2005-gaur egun); Songs for the Deaf, Lullabies to Paralyze, Era Vulgaris.
  • Dan Druff – baxua (2005eko kontzertuetan).
  • Nick Oliveri – baxua, abeslaria, koruak (1998–2004); Rated R, Songs for the Deaf.
  • Mike Johnson – baxua (1998eko kontzertuetan).
  • Van Conner – baxua (1997-1998 urte bitarteko kontzertuetan); Kyuss/Queens of the Stone Age.

Baterijoleak aldatu

  • Dave Grohl – baterijolea (2002-2003); Songs for the Deaf.
  • Gene Trautmann – baterijolea (1999–2002); Rated R, Songs for the Deaf.
  • Nick Lucero – baterijolea, perkusioa; Rated R.
  • Barrett Martin - baterijolea, perkusioa; Rated R.
  • Alfredo Hernández – baterijolea (1998–1999); Kyuss/Queens of the Stone Age, Split.
  • Matt Cameron – baterijolea (1997ko kontzertuetan).
  • Victor Indrizzo - baterijolea; Kyuss/QotSA split.

Teklistak aldatu

Abeslariak aldatu

  • Mark Lanegan – abeslaria (2001-2005, aparición en concierto en 2007 ko T in the Park festival -ean agertu zen); Rated R, Songs for the Deaf, Lullabies to Paralyze, Era Vulgaris.
  • John Garcia - abeslaria (Kyusseko abeslari ohi eta liderra, 2005eko kontzertuan agertu zen «Thumb», «Hurricane» eta «Supa Scoopa and Mighty Scoop» abestiak kantatzeko).
  • Pete Stahl - abeslaria («Cake (Who Shit on the?)» abesteko agertzen zen 1998-1999 urte bitarteko kontzertu batzuetan.

Diskografia aldatu

Urtea Izenburua sigilua
1998 Queens of the Stone Age Mans Ruin Records/Loosegrove Records
2000 Rated R Interscope Records
2002 Songs for the Deaf Interscope Records
2005 Lullabies to Paralyze Interscope Records
2005 Over the Years and Through the Woods Interscope Records
2007 Era Vulgaris Interscope Records
2013 ...Like Clockwort
2017 Villains
2023 In Times New Roman...

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  1. 1999ko urtarrilak 21.
  2. Txantiloi:Ingelera 2000 ko abuztuak 23.
  3. Txantiloi:Ingelera 2009ko ekainak 25.
  4. .