Quark-gluoizko plasma

Kromodinamika kuantikoak aurresandako materiaren egoera.

Quark-gluoizko plasma (QGP) tenperatura eta/edo dentsitatea oso altuak direnean existitzen den kromodinamika kuantikoaren (QCD) fase bat da. Materiaren egoera hau materiaren oinarrizko osagaiak diren eta ia aske dauden quark eta gluoiz osatua dago. Uste denez, Big Bangaren ondorengo lehen 20-30 mikrosegunduetan existitu zen. CERNen Super Proton Synchrotronean eginiko esperimentuek egoera hau, lehenik, 1980 eta 1990eko hamarkadetan lortzen saiatu ziren eta, beharbada, partzialki lortua izan zen. Gaur egun, AEBetako Brookhaven Laborategi Nazionaleko Ioi Erlatiboki Astunen Talkagailuarekin (RHIC) eginiko esperimentuek ahalegin honekin jarraitzen dute. CERNen LHC, ALICE, ATLAS eta CMSn hiru esperimentuek berri eviten ari dira, QGParen propietateen azterketarekin jarraituz.

Kanpo estekak aldatu