Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Q (argipena)».

Q Luther Blissettek idatzitako eleberria da, jatorriz italieraz idatzita dagoena eta jada hainbat hizkuntzatara itzuli dena, tartean euskara. Nobela, XVI. mendeko Europan dago kokaturik eta mugimendu erreformista protestanteak ditu ardatz.

Q
Datuak
IdazleaLuther Blissett (en) Itzuli (1999)
Argitaratze-data1999
GeneroaEleberri historikoa
Jatorrizko izenburuaQ
Herrialdea Italia
Orrialdeak604
ISBN84-613-5252-4
Euskaraz
IzenburuaQ
ItzultzaileaNoor Daki
Argitaratze-data2009
BildumaEkoizpen galduak
Orrialdeak604
ISBN9788461352524

"Luther Blissett" lau autore italiarrek erabilitako izengoitia da: Roberto Bui, Giovanni Cattabriga, Federico Guglielmi eta Luca di Meo, zeinak "Luther Blissett proiektuko" kideak ziren. Orain, Wu Ming izena erabiltzen dute idazteko.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Liburuak anabaptista erradikal baten ibilbidea jarraitzen du Europan zehar, XVI.mendeko lehen erdian, erreforma protestanteen ondorio diren zenbait mugimendu eta matxinadarekin bat egiten duelarik. 30 urtetan zehar kontatzen du istorioa protagonistak, 'Q' izeneko espioia atzetik duen bitartean, azken honek, eliza katolikoko kardenala den Giovanni Pietro Carafarentzat egiten du lan. Izenez zenbaitetan aldatzen duen pertsonaia nagusiak, Thomas Müntzerren ondoan borrokatzen da Nekazarien gudan, ondoren Münsterreko matxinadan eta zenbait urte geroago, Venezian.

Pertsonaia eta gertaerak aldatu

Nekazarien Guda

Münsterreko matxinada

Anberes

Venezia

Kanpo estekak aldatu