Pyrolobus arkeoen genero bat da, Crenarchaeota filumenean eta Pyrodictiaceae familian sailkatzen dena. Genero horren mikrobioen ezaugarririk nabarmenena da oso termofiloak direla, hots, tenperatura oso altuetan hazten direla, 100º C-en ingurukoa.

Pyrolobus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaThermoproteati
FilumaThermoproteota
KlaseaThermoprotei
OrdenaDesulfurococcales
FamiliaPyrodictiaceae
Generoa Pyrolobus
Blöch, Rachel, Burggraf, Hafenbradl, Jannasch & Stetter, 1999
Azpibanaketa

Pyrolobus fumarii da genero honen mikrobiorik termofiloena: 113º C-etan bizi daiteke, eta ez da hazten 90º C-tik behera (hortik behera, tenperaturak hotzegiak baitira!) [1]. 1997an aurkitu zuten zientzialariek mikrobio hau urpeko fumaroletan (bizia lehenbizikoz agertu zen tokietan), Atlantiko Ozeanoaren dortsaletan. Orokorrean, itsas ondoko eremu hidrotermaletan bizi dira Pyrolobus guztiak [2].

Kimiolitotrofoak dira, eta energia lortzen dute hidrogenoa oxidatzerakoan.

Erreferentziak aldatu

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 566-567 orr.
  2. Viviendo a altas temperaturas Xataka Ciencia

Kanpo estekak aldatu