Puy de Dôme sumendia

Puy de Dôme Frantzia hegoaldean, Erdialdeko Mendigunean dagoen sumendi bat da. Chaîne des Puysko sumendirik gazteenetako bat da. Sumendi honen azken erupzioa, K.a. 5760. urtean gertatu zen.

Puy de Dôme
Datu orokorrak
Garaiera1.465 m
Prominentzia485 m
Motamendi, Sumendi, Laba domo, free flight site (en) Itzuli eta begiratoki
Geografia
Map
Koordenatuak45°46′19″N 2°57′45″E / 45.772°N 2.9624°E / 45.772; 2.9624
UTC orduaUTC+01:00
MendikateaChaîne des Puys
KokapenaErdialdeko Mendigunea (Frantzia)
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Auvernia-Rodano-Alpeak
Departamendua Puy-de-Dôme
Frantziako udalerriOrcines
Geologia
Material nagusiadomite (en) Itzuli

Historia aldatu

 

Kristautasunaren aurreko Europan, Puy de Dôme sumendia zeremonia izpiritual gisa erabili izan zen. Bere oinean hainbat tenplu eraiki ziren, horien artean, Merkurio jainkoaren omenezko galiar-erromatar tenplu bat. Tenplu honen hondakinak 1873an aurkitu ziren.

 
Goian dagoen Merkurioren erromatar tenpluaren hondakinak.

1648an Florin Perierrek, Blaise Pascalen enkarguz, neurketa barometrikoak airearen pisuak eraginda zeuden Evangelista Torricelliren teoria frogatu zuen, merkuriozko zutabe baten garaieran hiru altitude ezberdinetan neurtuz.

1875ean, meteorologia laborategi bat eraiki zen. 1956tik TDFren (Télédiffusion de France) antena bat ere, toki berean dago, telebista eta irrati saioak emateko.

Berrikiago, Puy de Dôme Frantziako Tourraren etapa amaiera ere izan da. 1964an, Jacques Anquetil eta Raymond Poulidorren arteko norgehiagoka ikusi ahal izan zen, tontor honetako gogoratuenetako bat. 11 urte geroago, 1975ean, tontor honetan bertan eta Tourrean, ikusle batek Eddy Merckx txirrindulari belgikarra sabelean jo zuen. 2023ko Frantziako Tourrean berriro igo zen, Michael Woodsen garaipenarekin.

Dena dela, errepidea ez dago zaletu mailako txirrindularientzako irekia, jaitsiera oso arriskutsua baitu.

Kanpo estekak aldatu