Artikulu hau lurpetik ura erauzteko zuloari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Putzu (argipena)».

Putzua, halaber putzuzuloa, patina (Bizk.), zipua (Ipar.) edo batzuetan pozadera (Heg.), lurrean zuloa eginez akuifero bateko ura eskuratzeko egiten den eraikuntza da. Putzu horretatik ura ponpa elektriko, mekaniko edo eskuzko batekin atera daiteke, baita hainbat edukiontzi erabilita ere. Edukiontzi horiek mekanikoki edo eskuz igo daitezke.

Malin eskuz eginiko putzu bat.

Putzuek sakonera, ur bolumen eta ur kalitate ezberdinak izaten dituzte. Maiz, gainazalean aurki daitekeen urak baino mineral gehaigo ditu suspentsioan eta ur hori leuntzeko tratamendua behar izaten da sarri. Artseniko, burdin eta manganesoa baldin badago ura tratatu behar da edan ahal izateko.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu