Purim jaia (hebreeraz: פּוּרִים‎, Pûrîm = zorteak), urtero, Adar hilabeteko 14. egunean (edo hilabete beraren 15ean harresituriko hirietan) ospatzen den jai judu bat da, Esterren liburuan aipatzen den mirariaren omenez, hau da, juduak, Asuero erregearen aginduz (historialariek Xerxes I.a persiar erregea bezala identifikatu dutena) suntsituak izatetik salbatu izana, K. a. 450. urtean.

Purim
Purim jaiko opariak, Mislóaj Manot deituak
Izen ofizialaפּוּרִים
Data
DataAdarren 14a
HarremanakHanukkah

Purim jaia, hebrear egutegiko egunik pozgarrienetakotzat hartzen den arren, juduak, bezperan, otoitz eta barau egitera behartuta daude, Haman eta Persiar Inperioko bere jarraitzaileek juduak suntsitzea eragingo zuen gatazkatik salbatzeko Jainkoari otoitz egin eta barau egin zuten persiar judutarren omenez. Purim jaian, Meguilá irakurtzen da (hebreeraz: מְגִילַת אֶסְתֵּר‎, Meguilat Ester "Esterren liburua"). Irakurketa hau, abiada bizian egiten da, eta, entzuleek, matraka edo beste gairen batzuekin zalaparta atera behar dute Aman izena esaten den unean, izen hori ezabatua izan dadin. Honek, umeek ere parte hartzea eragiten du.

Baraualdiaren ondoren, ardoa edan eta kantuak kantatzeko ohitura dagoen oturuntza bat egiten da. Kantu horien artean, Shoshanat Ya'akov bezala ezagutzen den otoitza errezitatzen da, Israel eta Diasporako judu kantari askok grabatu dutena. Gainera, derrigorrezkoa da lagunei opariak bidaltzea (hebreeraz: מנות משלוח‎, Mislóaj Manot), eta behartsuei karitatea ematea (hebreeraz: לאביונים מתנות‎, Matanot La'evionîm), eta ume txikiak mozorrotzeko ohitura ere badago.

Purim jairako, gozo berezi batzuk prestatzen dira, "Amanen Belarriak" deituak. Gizonek, mozkortu arte edan dezakete ardoa.

Kanpo estekak aldatu