Marko Klodio Pupieno Maximo (latinez: Marcus Clodius Pupienus Maximus; 178Erroma, 238ko uztailaren 29), Balbinorekin batera, erromatar enperadorea izan zen 238ko apirilaren 22tik hil zen arte. Senatuak hautatu zituen, Gordiano I.a eta Gordiano II.a Maximino Traxen aldeko Numidia probintziako gobernariak hil ostean. Pupienok armadan lortutako arrakastari esker urratsak igo ahal izan zituen maila sozial eta politikoan. Zenturioi bezala hasita, tribuno militarra, pretore, kontsul eta hainbat probintziatako gobernaria izan zen. 234an Erromako prefektua zen.

Pupieno


Erromatar enperadorea

238ko apirilaren 22a - 238ko uztailaren 29a - Gordiano III.a
Antzinako Erromako senataria


Praefectus urbi (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaErroma178
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma238ko uztailaren 29a ( urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaMarcus Pupienus Maximus
AmaClodia Pulchra, Pescennia Marcellina
Ezkontidea(k)Sextia Cethegilla (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Maximino Erromara zihoazenez, Pupienok aurre egitera atera zitzaion. Zorte handia izan zuen Pupienok. Izan ere, Maximinoren armadak hornidura falta nabarmena zeukan. Hori zela eta, soldaduek Maximino bera hil zuten eta Pupienoren aurrean amore eman zuten. Bitartean, Erroman matxinadak nonahi sortzen ziren. Pupieno ailegatutakoan, egoera nolabait baretu zen, baina egonezinak jarraitu zuen.

Bi enperadoreen arteko harremana ez zen batere estua. Elkarri beldur zioten. Pupienok partiarren kontra eta Balbino karpiarren aurka borrokatzen ari baziren ere, elkarren kontra ere egiten zuten. Uztailaren 29an, Pretoriar Guardiak parte hartzea erabaki zuen. Enperadoreen ika-mika moztu eta biak hil zituen. Egun berean Gordiano III.a hautatu zuten enperadore.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pupieno Aldatu lotura Wikidatan