Pulp Sheffielden, Ingalaterran, 70eko hamarkadaren amaieran sortutako musika taldea izan zen, 2002ra arte iraun zuena. Taldearen enborra Jarvis Cocker (ahotsa eta gitarra), Candida Doyle (teklatuak), Mark Webber (gitarra), Steve Mackey (baxua) eta Nick Banks (bateria) lagunek osatu dute, aldaketak aldaketa. Formazioaren gorengo sasoia 90eko hamarkadaren erdikoa izan zen, His 'n' Hers edo Different Class diskoak ekoitzi zituztenekoa.

Pulp
Taldeko abeslari Jarvis Cocker
Datuak
JatorriaSheffield, Ingalaterra
Musika motaRocka, Rock alternatiboa, Britpopa
Urteak1978 - 2002
Produkzioa
Diskoetxea(k)Island Records
Taldekideak
Jarvis Cocker
Candida Doyle
Mark Webber
Steve Mackey
Nick Banks
Lehengo taldekideak
Russell Senior
Tim Allcard
Peter Boam
Peter Dalton
Magnus Doyle
Wayne Furniss
Antony Genn
Steven Havenhand
Richard Hawley
David Hinkler
Simon Hinkler
David Lockwood
Peter Mansell
Michael Paramore
Jamie Pinchbeck
Jimmy Sellers
Mark Swift
Phillip Thompson
Gary Wilson
Informazio gehigarria
www.pulppeople.plus.com
IMDB: nm2128978 Facebook: pulppeople Twitter: pulp2011 Youtube: UCXjPo9Camh_4-TTMCQ-OMXA Souncloud: pulp-official Spotify: 36E7oYfz3LLRto6l2WmDcD iTunes: 312518 Last fm: Pulp Musicbrainz: 76b2e842-5e85-4c97-ab62-d5bc315595b5 Songkick: 97789 Discogs: 2811 Allmusic: mn0000308645 Deezer: 2003 Edit the value on Wikidata

Aurreneko urteak aldatu

Jarvis Cockerrek sortu zuen taldea, eskolako lagun Peter Daltonek lagunduta, apenas 15 urte zituztenean, eta aurreneko formazioari Arabicus Pulp deitu zioten. David Lockwood eta Mark Swift-ek osatu zuten laukotea. Arian-arian eta jardunaren jardunez taldeak eskarmentua irabazi zuen. Jendaurreko aurreneko saio garrantzitsua 1980ko uztailean egin zuten. Urte horren amaieran taldeko kide izango zen Russell Senior ezagutu zuen Cockerrek.[1] Garai honetako estiloak ukitu bereziak zituen, "Abba eta The Fall taldeen soinuaren konbinaketa" zitekeena.[2]

Hurrengo urtean, 1981ean, maketa bat helarazi zioten John Peel musikan adituari, eta honek ezagun egin zituen Peel Session delako batean leku egin zien.[3] Saio horretan grabatu zituztenak 2006an eman zituzten argitara The Peel Sessions izeneko bilduman: garai hartako eraginak nabariak dira (The Human League, Comsat Angels, new wavea edo post-punka).

Nahiz eta ezagunago bilakatu eta irratietan oihartzuna izan, erabateko arrakasta urrun zegoen. Taldeko kideek, Cockerrek ez baina, unibertsitatera jo zuten eta Jarvisek formazioa berrantolatu behar izan zuen. Hurbildu zirenak hauexek izan ziren: Simon Hinkler (gerora The Mission taldeko partaide izango zena), David Hinkler, Wayne Furniss, Peter Boam, Gary Wilson, eta Cockerren arreba Saskia. Red Rhino Records diskoetxeak It kaleratu zien 1983an. Aurrreko lanarekiko aldeak handiak dira: folk ukituak eta Leonard Cohenen eragina.

It diskoak ez zuen arrakastarik lortu salmentetan, baina horretarako gaitasunik bazutela agerian laga zuten jarraian grabatu zuten singlearekin: "Everybody's Problem"/"There Was"; Red Rhino diskoetxeko Tony Perrin agentea, xede horrekin, Cocker konbenzitzen ibili zen.[4] Baina Jarvisi ez zitzaion larregi gustatu egindakoa, nahiz eta arrakastatsua izan; beldur zen ez ote zuen bere musika egiteko bidea eta moldea zapuztuko. Sasoi baterako unibertsitatean aritzea pentsatu zuen, nahiz eta taldea desegin ez. Formazioaren jarraipenerako zalantzazkoa zen une hartan Russell Senior (bibolina, gitarra, ahotsa) eta Magnus Doyle (bateria) inguratu ziren, esperimentaziorako joera ekarri zuena; handik gutxira ere Peter Mansell (baxua) eta Tim Allcard (teklatuak, saxofoia, poeta izateaz gain) gerturatu ziren. Magnusen arrebak, Candida Doylek Allcarden lekua hartuko zuen luze barik, eta geroko urteetan taldearen teklatuak gobernatu ditu.

1984 / 1991: Hainbat saio aldatu

1985ean Fire Records etxeak kontratua egin zien, baina urte bereko azaroan Cockerrek istripu latza izan zuen: neska bat liluratu nahi zuen nonbait eta leiho batetik jauzi zen, Spidermanenak egin nahian.[5] Diskoetxekoekin hartu-emana ez zen ona, eta inoiz Jarvisek berak esana, bestelako eskaintzarik ez izatean oinarritua zegoen. 1987koa da Freaks diskoa, presaka grabaturikoa, eta Cockerren esanetan abestiak lasaiago landu izan balituzte, emaitza hobea zatekeen[6]. Aurkezpena atzeratu egin zuten, eta harrera ez zen ona izan. Aurreko diskoarekiko aldea nabarmendu zuten orduko kazetariek, iluna oso. Ostera ere, Jarvisek ikasketei ekin zien, zinema eta diseinuaren alorretan jarduteko hain zuzen ere, eta orduan ere taldea desegin ez bazen ere, etentxoa etorri zen. Hurrengo urtean Steve Mackey baxu joleari Pulpen sartzeko gonbidapena egin zioten, eta hainbat urtetarako formazioa taxutu zen horrela: Cocker, Mackey, Senior, Candida Doyle, eta Nick Banks (bateria). Aurreneko emaitza Separations lana izan zen; eraginak, itxura batean, zenbait ziren: batetik etorri berri zen Mackeyk Cockerri eginikoak (acid eta house tankerakoak) eta, bestetik Cockerrek Mackeyri sorturikoak (Scott Walker eta Serge Gainsbourg musikariena).[7] Eta halakoak suertatu ziren diskoaren A eta B aldeak. Disko honen aurkezpena ere atzeratu egin zuen banatzaileak, izan ere 1992ra arte ez du argirik ikusiko, eta bitartean taldeak pare bat single kaleratu zituen. Hauetariko lehenak, My Legendary Girlfriend kantak, arrakasta nahikoa izan zuen; baita bigarrenak ere: Countdown zuen izena.

Diskografia aldatu

Estudio lanak aldatu

Bildumak aldatu

Bideoak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Mark Sturdy, Truth & Beauty: The Story of Pulp (Omnibus Press, 2003), 17. orr.
  2. Sturdy, 22. orr
  3. Sturdy, 34. orr.
  4. "Everybody's Problem"
  5. Sturdy, 124. orr.
  6. Sturdy, 138. orr.
  7. Sturdy, p.175

Kanpo estekak aldatu