Pseudomonas aeruginosa

Pseudomonas aeruginosa bakterio Gram negatiboa da, Pseudomonas generoko giza patogenorik garrantzitsuena. Bazilo itxura du eta mugikorra da.

Pseudomonas aeruginosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaPseudomonadales
FamiliaPseudomonadaceae
GeneroaPseudomonas
Espeziea Pseudomonas aeruginosa
(Schröter 1872) Migula 1900
Datu orokorrak
OstalariaTomate
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Saprofito moduan bizi da lurrean zein uretan. Hala ere, mikrobio oportunista da, gaixo immunogutxituengan infekzio larriak eragiten dituena.

Mugikorra da, eta flagelo polar baten bidez higitzen da inguru likidoetan. Aerobioa da.

Elikagai-eskakizun sinpleak ditu eta konposatu organiko ugari erabili ahal ditu karbono eta energia-iturri gisa.

Bakterio honek bi pigmentu ekoizten ditu: pigmentu urdina (piozianina) eta pigmentu berdea (pioberdina). Piozianina toxikoa da beste bakterioentzat. Bakterio antzemateko, laborategian pigmentuen ekoizpena areagotzen duten hazkuntza-inguru bereziak erabiltzen dira ("King A" eta "King B" ezagunenak izanik).

Patogenia aldatu

Pertsona immunogutxituak infektatzen dituenean, Pseudomonas aeruginosa-k gaitz ugari sortzen ditu: gernu-aparatuarenak (zistitis), arnas aparatuarenak (pneumonia), infekzio orokorrak (septizemia), digestio-aparatuarenak (gastroenteritis), nerbio-aparatuarenak (meningitis), etab. Ohikoak dira mikrobio honen infekzioak erredura handiak jasan dituztenengan eta zauri infektatuak dauzkatenengan.

Klinika eta ospitaleetan etengabeko borroka dago bakterio honen aurka. Izan ere, ospitaleratuen artean Pseudomonas aeruginosa-k infektatuta dauden pertsona kopurua populazio orokorrean baino askoz handiagoa da. Esterilizazio kontrol zorrotzak ezarri behar dira ospitaleetan bakterio honen infekzioak saihesteko.

Infektatuen tratamendua ez da samurra, bakterioak erresistentzia garatu baitu antibiotiko askorekiko (plasmidoen bitartez hartutako erresistentzia da). Horregatik, tratamendua hasi aurretik antibiograma baten bitartez aztertu ohi da bakterioaren sentsibilitatea antibiotikoekiko. Sarritan terapia konbinatua erabiltzen da (bi edo hiru antibiotiko batera).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pseudomonas aeruginosa